Memoria historikoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Memoria historikoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016(e)ko apirilaren 15(a), ostirala

AMARAKO MEMORIA HISTORIKOA / MEMORIA HISTORIKA DE AMARA


Amara Bai, amarako auzo elkartea, urteak daramatza amarako memoria historikoko artxibo digitala egiten. Horretarako amarako dokumentazio ezberdina digitalizatu dugu: argazkiak, auzoko jaietako aldizkari zaharra...

Artxiboa handitzen jarraitu nahi dugu eta horretarako zuon laguntza eskatzen dugu.

Etxean artxiborako interesgarria izan daitekeen edozein material baduzu ( argazkiak, aldizkariak...) gurekin harremanetan jarri zaitezke gure e-mailaren bitartez: amarako.memoriahistorikoa@gmail.com edo nahiago izan ez gero nota bat utziaz gure egoitzako, amara kalea 17, buzoian zure kontatuarekin .

Guztion artean gure memoria idatziko dugu.



Amara Bai, la asociación de vecinas y vecinos de Amara, lleva desde hace unos años creando un archivo digital sobre la memoria histórica del barrio de Amara. Para ello, se ha digitalizado diferentes documentos referentes a Amara: fotografías, revistas antiguas sobre las fiestas del barrio, recortes de periódicos...

Queremos seguir ampliando este archivo y para ello os pedimos vuestra ayuda.

Si tienes en casa cualquier cosa que creáis que es interesante para el archivo (fotografías, prensa, revistas...) podéis poneros en contacto con nosotras y nosotros a través de nuestro e-mail amarako.memoriahistorikoa@gmail.com o, si lo preferís, podéis dejarnos una nota con vuestro contacto en el buzón del Local de la calle Amara nº17.


Entre todas y todos escribiremos nuestra memoria.

2015(e)ko abuztuaren 24(a), astelehena

HITZALDIA: GERRA ZIBILA AMARAN

Uda bukatuta Amara Bai auzo elkartea berriro ere hitzaldiekin hasiko da. Irailaren 9a, asteazkena Amarako Gerra zbibilaren inguruko hitzaldia egongo da Iñaki Egaña, auzoko historialren eskutik. Hitzaldia arratsaldeko 19:00tan Amara Bairen egoitzan izango da: Amara kalea 17. 



 Iñaki Egañaren biografia: 

Donostia, 1958.Historialaria da, eta bateko zein besteko artxiboak arakatuz, historia ofizialak ahantzirik zituen jendeak eta lanak berreskuratu ditu azken urteotan. Agirre lehendakariaren egunerokoa edota Espainiako Gerra Zibilak Euskal Herrian utzitako hildako eta erbesteratu guztien izenak dira horren lekuko. Halaber, Mario Salegi abertzale handiaren biografia eta Euskal Herriko hiztegi historiko-politikoa ere argitaratu ditu.
Hasiera batean historia liburuetara lerratu baldin bazen ere, Gallarta (Ttarttalo) eleberria plazaratu zuen 2002. urtean. Ondoren etorri ziren 1936. Aquella soledad, 1936ko Gerra haurrei kontatua eta Quién es quién en la historia del país de los vascos, Txalaparta argitaletxearen eskutik.

2014(e)ko urriaren 23(a), osteguna

San Bartolomeko eliza eta komentuaren indusketek Donostiako historiaren zati bat utzi dute agerian

Arkeolanek bisitak antolatu ditu San Bartolomen

Donostiako San Bartolome muinoko indusketak azken zazpi mendeetako aztarnak azalerazi dituzte: komentu zaharra nolako zen, klaustroa, putzua eta hainbat hobi aurkitu dira. Bertan aztarna guztiak kendu eta etxe bizitzak eraikitzen hasi aurretik, aste honetan, bisita gidatuak egiteko aukera izango da.

San Bartolome del Camino Monasterioa Balizko eremu arkeologikoa izendatua izan zen Euskal Kultur Ondarearen legearen babespean. Hori dela eta  San Bartolome muinorako plangintza berria planteatu zenean, Gipuzkoako Foru Aldundiak ebazpen baten bidez ezarri zituen egin behar ziren lanen irizpideak.
Lehenengo fasean  Eliza induskatu zen eta aztarnak baloratu ondoren zenbait egitura gorde eta urbanizazioko parke batean jartzea adostu zen. Bigarren fase batean elizaren eremu osoa induskatu zen eta  hirugarren fase baterako , Polizia Nazionalaren kuartela eraitsi ondoren, monasterioaren klaustroa osorik induskatuko zela agindu zen. Aurtengo udaran egin dira azken lan horiek.

Eremu oso handia induskatu da azkenik eta zenbait datu esanguratsu eman  dizkigu Donostiako eremu garrantzitsu honen ezagutza historikorako.  Eraikinen aztarnak, berriz  azken fasetakoak dira eta ez dute balio monumental handirik, zeren eta garai horretako eraikinak oraindik zutik baititugu Donostiako zenbait elizetan; hain zuzen San Bizente eta Koruko Andre Mariaren Parrokian.
Eremu guzti hau ikertzean ekonomikoki ere esfortzu handi bat suposatu du bai  San Bartolome Muinoa enpresarentzat, baita ere Foru Aldundiarentzat.
Horrela 2007ko eta 2008ko  indusketetan  585.734 euro gastatu ziren, horietatik erdia  (293.000 euro) Foru Aldundiak diru laguntzen bidez.

2014ko indusketak  200.000 euro inguruko gastua ekarriko dute. Honen eremua ere ia 3.000 metro karratuetara iritsi delarik (1800 espero zirenean) .

Lan honi guztiari esker ezagutza zehatza izango da bertan zegoen monasterioarena, eta arkeologiak eskuratuko du aukera tamalez galduta den artxibotako informazioak eman ezin duena berreskuratzeko. Adibidez, monasterio osoaren benetako planoa.
 
Arkeolanek bisitak antolatu ditu San Bartolomen

Arkeolan Fundazioko taldeak abuztuan hasi zituen San Bartolome muinoko lan
arkeologikoak. Monasterioko aztarnen kontserbazio maila ona da eta  ia 3000 metro karratu dituen azaleran hedatzen dira.

Aztarnen artean, oinplanoa karratuko klaustro nagusia da aipagarria, alde bakoitzak 17 metro luze dituelarik. Erdiko patioaren barrualdean 9 metroko sakonera duen putzu bat aurkitu da eta espazio hau inguratzen galeria bat, bere garaian estalia egongo zena. Honez gain, bigarren bat agertu da, neurri txikiagokoa; bi klaustro hauen inguruan hainbat gela antolatzen ziren, identifikatu direnen artean kapitulu gela, errefektorioa (mojen  jangela), sukaldea, atezaindegia, solastokia  eta  biltegiak aurkitzen  dira.

Bestetik, XVIII mendeko elizaren zati bat ere agertu da, burualdeari eta transeptuari. dagokiona; elizaren oinplanoa 2007an burututako lanetan identifikatua izan zen.

Hilobiak aurkikuntzen beste atal garrantzitsu bat dira. Klaustroaren galerian agertu dira eta oso kronologia zabala aurkezten dute: Erdi Aroko harlauzazko hilobietatik  hasiz hobiak edo silarrixkak erabiliz burututako Aro Modernoko ehorzketetatik pasaz, XVIII.  mendeko  adreiluzko  enkajonamenduetaraino.  Momentuz 21  hilobi identifikatu dira, hauetako asko talde-ehorzketak izanik.

Kronologiari dagokionean, aurkitutako aztarnen gehiengoa XVII-XVIII mendeetakoa da;  garai  honetan  monasterioa  berreraikitzea  beharrezkoa  izan  zen,  hainbat  gerra erasoren ondorioz suntsitua izan baitzen. Harlauzezko hilobiak fase zaharrenekin bat egiten dute, hilobi tipologia hau X-XIII mendeetan zehar zabaltzen baita. Indusketa bukatutakoan  burutuko  diren  datazio  radiokaronioek  kronologia  hau  zehaztea ahalbidetuko dute.

Lan arkeologikoak urriaren 31 arte luzatuko dira, baina urriaren 22tik 24ra indusketa publikoari irekiko zaio eta bisita gidatuen bitartez aztarnak ezagutzeko aukera izango da,  ordutegia  www.arkeolan.com orrian  kontsultatzeko  aukera  ere  egongo  da;
 
Erreserbak 675704192 zenbakira deituz egingo dira.

2014(e)ko uztailaren 16(a), asteazkena

KAXILDA ETA LIKINIANORI OMENALDIA AMARAN

Urbieta, Larramendi, Prim...1936ko uztailaren egunak...barrikada eguna. Eragile hauen artean: Amara Bai, Amarako Gazte Asanblada, Amara Kirol Elkartea, Bilgune Feminista, CNT, Ezker Abertzalea ta Kaxilda liburudenda, hor parte zuten Kasilda ta Likinianori omenaldia egiteko.
Eta bi gauza azpimarratu nahi ditugu:
                                                         
 Guretzat barrikadak zutik daude oraindik. Alde baten, Eliza, Ejerzitoa, faszistak, atzerakoiak...Bestean, anarkistak, komunistak, abertzaleak, iraultzaileak...Oraindik ere.
                                                           
 Kasilda ta Likinianoren etxea zabalik zen. Ez zuten karnetik eskatzen sartzeko.


Guztion artean gaurkoa egunerokotasuna bihurtu behar dugu.
Profitatu euren ereduaz blaitzeko!

Etorri gurekin Amarara!! Ikusi, ikasi ta egin!!!

Txertatutako irudia 1