Arkeolanek bisitak antolatu ditu San Bartolomen
Donostiako San Bartolome
muinoko indusketak azken zazpi mendeetako aztarnak azalerazi dituzte:
komentu zaharra nolako zen, klaustroa, putzua eta hainbat hobi aurkitu
dira. Bertan aztarna guztiak kendu eta etxe bizitzak eraikitzen hasi
aurretik, aste honetan, bisita gidatuak egiteko aukera izango da.
San Bartolome del Camino Monasterioa
Balizko eremu arkeologikoa izendatua izan zen Euskal Kultur Ondarearen
legearen babespean. Hori dela eta San Bartolome muinorako plangintza
berria planteatu zenean, Gipuzkoako Foru Aldundiak ebazpen baten bidez
ezarri zituen egin behar ziren lanen irizpideak.
Lehenengo fasean Eliza induskatu zen
eta aztarnak baloratu ondoren zenbait egitura gorde eta urbanizazioko
parke batean jartzea adostu zen. Bigarren fase batean elizaren eremu
osoa induskatu zen eta hirugarren fase baterako , Polizia Nazionalaren
kuartela eraitsi ondoren, monasterioaren klaustroa osorik induskatuko
zela agindu zen. Aurtengo udaran egin dira azken lan horiek.
Eremu oso handia induskatu da azkenik
eta zenbait datu esanguratsu eman dizkigu Donostiako eremu garrantzitsu
honen ezagutza historikorako. Eraikinen aztarnak, berriz azken
fasetakoak dira eta ez dute balio monumental handirik, zeren eta garai
horretako eraikinak oraindik zutik baititugu Donostiako zenbait
elizetan; hain zuzen San Bizente eta Koruko Andre Mariaren Parrokian.
Eremu guzti hau ikertzean ekonomikoki
ere esfortzu handi bat suposatu du bai San Bartolome Muinoa
enpresarentzat, baita ere Foru Aldundiarentzat.
Horrela 2007ko eta 2008ko indusketetan
585.734 euro gastatu ziren, horietatik erdia (293.000 euro) Foru
Aldundiak diru laguntzen bidez.
2014ko indusketak 200.000 euro inguruko
gastua ekarriko dute. Honen eremua ere ia 3.000 metro karratuetara
iritsi delarik (1800 espero zirenean) .
Lan honi guztiari esker ezagutza zehatza
izango da bertan zegoen monasterioarena, eta arkeologiak eskuratuko du
aukera tamalez galduta den artxibotako informazioak eman ezin duena
berreskuratzeko. Adibidez, monasterio osoaren benetako planoa.
Arkeolanek bisitak antolatu ditu San Bartolomen
Arkeolan Fundazioko taldeak abuztuan hasi zituen San Bartolome muinoko lan
arkeologikoak. Monasterioko aztarnen kontserbazio maila ona da eta ia 3000 metro karratu dituen azaleran hedatzen dira.
Aztarnen artean, oinplanoa karratuko
klaustro nagusia da aipagarria, alde bakoitzak 17 metro luze dituelarik.
Erdiko patioaren barrualdean 9 metroko sakonera duen putzu bat aurkitu
da eta espazio hau inguratzen galeria bat, bere garaian estalia egongo
zena. Honez gain, bigarren bat agertu da, neurri txikiagokoa; bi
klaustro hauen inguruan hainbat gela antolatzen ziren, identifikatu
direnen artean kapitulu gela, errefektorioa (mojen jangela), sukaldea,
atezaindegia, solastokia eta biltegiak aurkitzen dira.
Bestetik, XVIII mendeko elizaren zati
bat ere agertu da, burualdeari eta transeptuari. dagokiona; elizaren
oinplanoa 2007an burututako lanetan identifikatua izan zen.
Hilobiak aurkikuntzen beste atal
garrantzitsu bat dira. Klaustroaren galerian agertu dira eta oso
kronologia zabala aurkezten dute: Erdi Aroko harlauzazko hilobietatik
hasiz hobiak edo silarrixkak erabiliz burututako Aro Modernoko
ehorzketetatik pasaz, XVIII. mendeko adreiluzko enkajonamenduetaraino. Momentuz 21 hilobi identifikatu dira, hauetako asko talde-ehorzketak izanik.
Kronologiari dagokionean, aurkitutako
aztarnen gehiengoa XVII-XVIII mendeetakoa da; garai honetan
monasterioa berreraikitzea beharrezkoa izan zen, hainbat gerra
erasoren ondorioz suntsitua izan baitzen. Harlauzezko hilobiak fase
zaharrenekin bat egiten dute, hilobi tipologia hau X-XIII mendeetan
zehar zabaltzen baita. Indusketa bukatutakoan burutuko diren datazio
radiokaronioek kronologia hau zehaztea ahalbidetuko dute.
Lan arkeologikoak urriaren 31 arte
luzatuko dira, baina urriaren 22tik 24ra indusketa publikoari irekiko
zaio eta bisita gidatuen bitartez aztarnak ezagutzeko aukera izango da,
ordutegia www.arkeolan.com orrian kontsultatzeko aukera ere
egongo da;
Erreserbak 675704192 zenbakira deituz egingo dira.
Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundia
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina