2013(e)ko azaroaren 16(a), larunbata

GIPUZKOAKO ETORKIZUNERAKO IJITIOEN ELKARTEA: “Gizarte baten amorrua ez da deskargatu behar herri baten gainean”

Ijito Herriaren Eguna bihar ospatzen da Euskal Herrian. Horren harira, San Telmok eta Gipuzkoaren Etorkizunerako Ijitoen Elkarteak (Agifugi) euren historiari buruzko jardunaldia hartuko du gaur.
Jardunaldia 18:30ean hasiko da. Hasteko, Ijito Oroimena: Gerra Zibila eta Diktadura Euskal Herrian dokumentala proiektatuko dute. Ondoren, 19:00etatik aurrera, Agifugi elkarteko kideek Ijito Herriaren historia eta kultura Euskal Herrian tituluko hitzaldia eskainiko dute (gaztelaniaz).
GAUR elkarte horretako lau kiderekin izan da: Rafa Gimenezekin, David Martinekin, Olga Herrera Lucasekin eta Antonio Gimenezekin. Euren lanaren nondik norakoak izan dituzte hizpide, egin dituzten dokumentala eta komikia, lan ildoak… eta nola ez, ijitoek bizi duten bazterkeria. Guztiek argi dute gainontzeko herriak ez direla izan justuak ijitoekin, eta hori aldatzeko lanean ari dira

http://www.youtube.com/watch?v=d9PlR8xXlB0

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina