2013(e)ko azaroaren 21(a), osteguna

Udalak Arte Ederretako eraikinean segurtasuna bermatzeko neurriak hartuko ditu


aste ederrak

Udalak Arte Ederretako eraikinaren inguruan segurtasuna bermatzeko neurriak hartuko ditu. Ricardo Burutaran Hirigintza zinegotziak azaroaren 7an bildutako PEPPUCaren batzorde berezian aurreratu zuen bezala, Udal Gobernuak jabeen txostena aztertu du, segurtasuna indartzeko neurriak hartzea gomendatzen duen txosten teknikoaz gain.
Bi txostenak aztertu eta gero, Udalak beharrezko eskakizuna bidali dio jabeari, 10 eguneko epean hesiak jartzeko esanez. Udal teknikariek eraikina kanpotik eta barrutik nola dagoen aztertuko dute, eraikinaren barruan neurriren bat hartzea komeni den ala ez erabakitzeko.
“Beti esan dugu gure helburua segurtasuna bermatzea dela eta txosten teknikoek neurriak hartzea gomendatzen bazuten, berehala egingo genuela eta hala egin dugu, gure konpromisoa betez”, azaldu du Burutaranek.

http://gaur.donostia.org/udalak-arte-ederretako-eraikinean-segurtasuna-bermatzeko-neurriak-hartuko-ditu/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina