
Horretarako,
Bulebar-Askatasunaren Hiribide inguruan trafikoa lasaitzeko hasitako
mugikortasun politikarekin jarraituko du Gobernuak, bertakoentzat
aparkaleku eskaintza handiagotuz eta gune zehatz batzuetan aparkaleku
kopurua mugatuz. Helburua da aparkalekuen erabilera zehaztea,
plaza misto kopurua murriztuz (bertakoentzat, errotaziokoentzat eta
motoentzat) eta bakoitzari gune zehatz bat egokituz, ibilgailu desberdinen artean dauden aparkaleku arazoak eta errotazioko aparkalekuak bilatuz ibilgailuak mugitzea ekidinez.
Horrela, plaza orokorren eskaintza murriztu eta gune hauetara edo parkingetara eskaera bideratzea bilatzen da. 1-1 sektoreak bertakoentzat 67 plaza gehiago izango ditu, legealdi honetan zehar sortu direnei gehituko zaizkienak, guztira 336 izatera pasaz; 1-2 sektorean, bestalde, bertakoentzat 207 plaza gehiago izango dira, 352 guztira.
Guneen erabileraren hobekuntza
Bestalde, hainbat beharrei erantzunez, ondorengo neurriak hartuko dira:
1-1 gunean 46 merkataritza TAO plaza gehiago jarriko dira (bat ere ez
zegoen), 25 gehiago izango ditu 1-2 guneak, orain guztira 115era helduz;
1-2 sektorean motoentzat 45 plaza gehiago izango dira, guztira 129 eta
1-1 sektoreak egun dituen 78ak mantenduko ditu; mugikortasun urrituko
pertsonentzat 4 plaza gehiago izango dira sektore bakoitzean, guztira 30
1-1 sektorean, 40 2-1ean eta beste erreserbek berdin jarraituko dute:
73 1-1eta 63 1-2 sektorearentzat.
Horrela, neurri honekin,
aparkaleku gune desberdinak modu eraginkorragoan antolatzea lortuko da,
erabilera mistoko guneak gutxituz eta funtzio zehatza duten horiek
handiagotuz, bai bertakoentzat, errotazioarentzat, moto, zamalan edota mugikortasun urritukoentzat.
Hiri osoan mugikortasun zerbitzua hobetu
Duela
egun gutxi, Udal Gobernuak esleipendunarekin erdiguneko TAO
kontratuaren aldaketa egiteko akordioa itxi zuela iragarri zuen, orain
aurkezten den erregulazioan oinarrituz.
TAOren erdiguneko
kontratua defizitarioa zen (ez zituen kontrolatzaileen gastuak betetzen)
eta ildo honetan indar egiten du bertakoentzat aparkaleku plaza gehiago
egitearen aldeko apustuak. Legealdi honetan Udal Gobernuak
egindako apustua izan da TAOk diru-sarrerak izateko elementu izateari
uztea eta bere helburu arautzailea errekuperatzea. Azaleran
ibilgailuak aparkatzeko disuasioa prezioan bakarrik oinarritzeak
erdigunean azaleran aparkatzeko ahalmena duenari bakarrik ematen dio
aukera, aldiz, bertakoentzat erreserbak disuasio eraginkorragoa
ahalbidetzen du eta hau ez da eskuratzeko ahalmenean oinarritzen.
Kontratu honen aldaketan Gobernuak honen kostua murrizteko eta kontrolatzaileen inbertsioaren parte bat urte osorako bederatzi mugikortasun agenteren kontratazioa egiteko aprobetxatu du; horrela,
kontratazio hauei esker, 1-1 eta 1-2 guneetan mugikortasun agenteen
esku egongo da gune guztietan bertakoentzako TAOaren kontrola, horrela
egungo egoera hobetuz.
Neurria urtarrilean zehar jarriko da martxan, Tokiko Gobernu Batzordean Jon Albizu Mugikortasun zinegotziaren ebazpena onartu ondoren.