2015(e)ko urriaren 5(a), astelehena

MINTZA LAGUNEN IZEN EMATEA ZABALIK

Mintzalagunean parte hartzeko izen ematea zabalik dela jakinarazi nahi dizugu. Eta bide batez, zure elkartean informazioa zabaltzeko laguntza eskatu nahi dizugu.
Mintzalagunean bi modutara parte har daiteke, euskara praktikatuz  eta euskara praktikatzen lagunduz. 
Modu batera edo bestera parte hartzeko interesa baduzu, urriaren 1etik 21era da izen ematea. Eta praktikatu nahi dutenen kasuan 25 euro ordaindu behar da ikasturte osoa.
Izena emateko www.bagera.eus webgunean edo gure egoitzan egin daiteke.
Informazio gehiagorako mintzalaguna@bagera.eus edo 943005074 telefonora deitu daiteke.
Informazioa zabaltzen lagunduko duzuelakoan, jaso ezazue gure agurrik beroena,

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina