2014(e)ko uztailaren 24(a), osteguna

AMARAKO DANBORRADA 2014

AMARAKO DANBORRADA 2014
Jada gainean dugu Amarako Jaiak-ak 2014a eta haien barruan gonbidatzen zaitugu herriko danborradan parte har dezazula,  ondo pasatzeaz aparte, auzotarren artean harremanetan jartzeko ekitaldi bat denez gero.
Abuztuaren 2an 8:00-etan Amarako Jaien danborradan parte hartu nahi baduzu, Uztailak 28 eta 29an egiten diren entsaioetara etorri beharko zara.
 
 
 -Auzoan zehar itsulapikoak jarriko dira txarangarako dirua lortzeko.
 -Jende helduari 5€ kobratuko zaie ( txikiek ez dute ordaindu behar, baina haien gurasoekin edo arduradun batekin irten   
   beharko dira)
 
 
 
AMARAKO DANBORRADA 2014
 
Ya tenemos encima las Amarako Jaiak 2014 y dentro de ellas te invitamos a que paticipes en la tamborrada popular, ya que es un acto para una toma de contacto entre vecinxs y de paso pasarlo bien.
 
Queremos que sea un acto alegre y por ello es ideal para participar con tu cuadrilla, amigos, familia....
 
Si estas interesadx en participar en la tamborrada popular que celebramos en las Amarako Jaiak el día 2 de Agosto, sábado,  a las 20:00, deberás participar en los ensayos que celebraremos los días 28 y 29 de Julio, en frontón de Arroka.
 
 
 - se van a colocar huchas en los bares del barrio, para que los podáis colaboréis y poder así sufragar la txaranga,
 - se va a cobrar 5 €/ persona adulta, (los txikis no pagan pero deberán salir con sus padres ó responsables)
                                             
 
 
                                                                AMARAKO JAI BATZORDEA 

2014(e)ko uztailaren 22(a), asteartea

AMARA BAI ETA BERRIBAR AUKERATU DITUZTE AUZOLAB LABORATEGIRAKO

Donostia 2016k bultzatutako egitasmoak bi elkarte horien lana hobetzea du helburu.

Amara Bai, Nazioarteko Herrien Jaialdia
Nazioarteko Herrien Jaialdia antolatu zuen, iaz, Amara Bai auzo elkarteak. (Argazkia: E. Zabala)
Donostia 2016-k antolatutako deialdi irekian aurkeztutako lau proposamenen artean, Amara Bai eta Berreibar elkarteak aukeratu dituzte datorren Auzolab laborategietarako. Hala, datorren udazkenean, iraila eta azaroa bitartean, lantegi bana egingo dute; azken batean, guztien artean, elkarte horien lana hobetzen saiatuko dira, bakoitzak egindako eskarietara zehaztuz.
Amara Bai Amarako auzo elkartea da; auzoko kultura eta gizarte gaiak dinamizatzen ditu eta Amarako kolektiboen interesak babesten dituen tresna izaten saiatzen da. Auzolab laborategia, kultura-dinamika birdefinitu eta garatzeko erabili nahi dute.
Eibarko Berreibar proiektuak, berriz, hainbat talde, jabe eta administrazioak osatzen duten komunitatea sortu du. Hala, erabili gabe dauden industriaguneak birmoldatu eta egoera txarrean dauden hiriko guneak pixkanaka hobetzeko helburua du. Auzolabean, komunitate horren sorrera zaildu duten arrazoien analisia egingo dute, eta baita inplikatutako norabanako eta elkarteen arteko harremanak definitu, etorkizunera begira.
Donostia 2016ko eta Conexiones improbableseko hainbat kidek osatu dute Auzolar laborategietako epaimahaia. Bi proposamen horiek hainbat irizpide kontutan harturik aukeratu dituzte: proiektuaren interes soziala, erronka Auzolab batean lantzeko aukera, proposamena aurkeztu duen taldearen kohesioa eta emaitzak garatzeko taldeak duen gaitasuna.

Iturria: irutxuloko hitza

2014(e)ko uztailaren 21(a), astelehena

AMARAKO JAIAK 2014

Berriro ere hemen ditugu AMARAKO JAIAK!



Urteak joan eta urteak etorri beti egongo dira Amarako auzokide batzuk prest jaiak antolatu eta aurrera eramateko. Amaratar guztientzako egitarau oparo bat egiteko asmoaz, azken hilabete hauetan buru belarri ibili gara jaiak antolatzeko lanetan. Jaiak antolatzeko zama handia izan dugu, arlo ekonomikoan bereziki, eta horregatik eskerrak eman nahi dizkiegu auzoko elkarte eta komertzioei, haien laguntza ekonomikoarengatik.



2014ko egitarau antolatzeko lanetan, aurreko urteko hutsune eta akatsak zuzentzen saiatu gara aurtengo jaietrako. Horretarako auzoko hainbat eragile, elkarte eta auzokideren iritziak jaso eta kontuan hartu ditugu. Urtereko ekitaldiez gain, berriak sartzen saiatu gara, eta urterokoak indartu ditugu.



Egiten dugun lan hau guztia, jai herroki eta parte hartziale batzuk lortu nahian egiten dugu.



Jaiak auzoaren elkargune bihur daitezen gonbidapena luzatzen dizuegu. Auzoko jaietan dagokion bezala janzteko deia egiten dugu: auzoa kolorez apaitzea balkoeitan ikurria jartzea, eta bakoitzaren lepo inguruan zapi berdea jartzea.



Aurtengo jaiak uztailaren 31tik abuztuaren 3 bitarte izango dira. Bertan ikusiko garela espero dugu.



Gora Amara!

Gora Amarako Jaiak!

Gora jai herrikoiak!



2014ko uztaila



Amarako Jai Batzordea


Jaietako Informazio guztia: amarakojaiak.blogspot.com

 

2014(e)ko uztailaren 19(a), larunbata

DONOSTI-BERRI ELKARTEKO AFARIA

Aurtengo Amarako Jaietarako Donosti-Berri Elkarteak afaria antolatu du. Afaria uztailak 30a, asteazkena izango da. Donosti-Berri elkarteak bere ekarpena egin nahi du Amarako Jaietan eta horretarako afari bat antolatu du eta auzokide horo gonbidatu nahi du afarira.

  • Uztailak 30a, asteazkena 21:00etan Donosti-Berrin.
  • Menua: Sarrerakiak, Urdaiazpiko errea, Sorbetea.
  • Txartelak: 15€tan Esnaola eta Alboka tabernetan. Azken eguna uztailak 28an.