2014(e)ko urriaren 27(a), astelehena

AMARAKO SAN MARTIN EGUNA / DÍA DE SAN MARTIN DE AMARA

Datorren azaroaren 8an San Martin eguna ospatuko dugu Amaran. Bertan odolkia,mondejua eta txorizua salduko da. Bestalde zozketa bat atera dugu, eta boletoak salgai ditugu euro batean .Kaskazurin lau bazkari edo afari zozketatzen dira. Ateratako irabazia kaldereroen konpartsarako izango da. Ondoren babarrunjana Donosti Berri elkartean. Animatu!


Antolatzailea: Amarako Kaldereroak



El día 8 de Noviembre celebraremos el dia de San Martin en Amara. Venderemos morcilla,mondeju y chorizo. Por otra parte hemos sacado boletos en los que se rifan 4 cenas o comidas en el restaurante Kaskazuri. Los beneficios serán para la comparsa de caldereros. Después habrá alubiada en Donosti Berri. Animaros!



Organizador: Amarako kaldereroak

2014(e)ko urriaren 26(a), igandea

AMARAKO MINTZA LAGUNA

Amaran mintza laguna proiektua martxan jarriko dugu. Euskara ikasten ari diren auzotar eta euskaldunen arteko topalekua bilakatzeko. Bertan euskaraz hitz egiteko zailtasunak dituztenei aukera bat emateko helburuarekin. Bestatik euskaltzaleen topaleku bilakatzeko.

Horregatik azaroaren 1a, larunata 12:00tan aurkezpena egingo dugu Amara Bairen lokalea. Amara kalea 17 beha. Ondoren luntx txiki bat egongo da.

Bertaratzea gonbidatzen zaituztegu.

Laguntzailea: Donostiako udaleko euskara saila


2014(e)ko urriaren 23(a), osteguna

ERRIGORAKO SASKIAK

Begira ze proiektu ederra zailtasunetan dauden erriberako ikastola, euskalgintza eta bertako laborariei laguntzeko kalitatezko produktuak erosiz merkatuko prezioan.
Nahiko zenukete horrelako saski bat lortzea?
Nahi badezue esan eta lortuko dizuet saski bat edo nahi adina!
Saskia: biper gorri, tomate, zainzuri, oliba olio, orburu, kardo eta abarrekin. Saskiaren prezioa 50 €.

Saskia eskuratu nahi izan ezkero idatzi amarabaiae@gmail.com helbidera eta utzi zure datuak.


ARROKA KALEKO "MEMORIAS DE AMARA" ALDIZKARIA

Arroka kaleko bizilagunek aurtene ere beraien urterko aldizkaria atera dute. Aurtengoan Donosti-Berri, Lagun Arte eta Vasconia elkarteen inguruan hitz egiten digute. Amarako historiaz hitz egiten digute. 

Aldizkaria ikusteko:

 http://issuu.com/amara_bai/docs/amaraarroka2014/0

San Bartolomeko eliza eta komentuaren indusketek Donostiako historiaren zati bat utzi dute agerian

Arkeolanek bisitak antolatu ditu San Bartolomen

Donostiako San Bartolome muinoko indusketak azken zazpi mendeetako aztarnak azalerazi dituzte: komentu zaharra nolako zen, klaustroa, putzua eta hainbat hobi aurkitu dira. Bertan aztarna guztiak kendu eta etxe bizitzak eraikitzen hasi aurretik, aste honetan, bisita gidatuak egiteko aukera izango da.

San Bartolome del Camino Monasterioa Balizko eremu arkeologikoa izendatua izan zen Euskal Kultur Ondarearen legearen babespean. Hori dela eta  San Bartolome muinorako plangintza berria planteatu zenean, Gipuzkoako Foru Aldundiak ebazpen baten bidez ezarri zituen egin behar ziren lanen irizpideak.
Lehenengo fasean  Eliza induskatu zen eta aztarnak baloratu ondoren zenbait egitura gorde eta urbanizazioko parke batean jartzea adostu zen. Bigarren fase batean elizaren eremu osoa induskatu zen eta  hirugarren fase baterako , Polizia Nazionalaren kuartela eraitsi ondoren, monasterioaren klaustroa osorik induskatuko zela agindu zen. Aurtengo udaran egin dira azken lan horiek.

Eremu oso handia induskatu da azkenik eta zenbait datu esanguratsu eman  dizkigu Donostiako eremu garrantzitsu honen ezagutza historikorako.  Eraikinen aztarnak, berriz  azken fasetakoak dira eta ez dute balio monumental handirik, zeren eta garai horretako eraikinak oraindik zutik baititugu Donostiako zenbait elizetan; hain zuzen San Bizente eta Koruko Andre Mariaren Parrokian.
Eremu guzti hau ikertzean ekonomikoki ere esfortzu handi bat suposatu du bai  San Bartolome Muinoa enpresarentzat, baita ere Foru Aldundiarentzat.
Horrela 2007ko eta 2008ko  indusketetan  585.734 euro gastatu ziren, horietatik erdia  (293.000 euro) Foru Aldundiak diru laguntzen bidez.

2014ko indusketak  200.000 euro inguruko gastua ekarriko dute. Honen eremua ere ia 3.000 metro karratuetara iritsi delarik (1800 espero zirenean) .

Lan honi guztiari esker ezagutza zehatza izango da bertan zegoen monasterioarena, eta arkeologiak eskuratuko du aukera tamalez galduta den artxibotako informazioak eman ezin duena berreskuratzeko. Adibidez, monasterio osoaren benetako planoa.
 
Arkeolanek bisitak antolatu ditu San Bartolomen

Arkeolan Fundazioko taldeak abuztuan hasi zituen San Bartolome muinoko lan
arkeologikoak. Monasterioko aztarnen kontserbazio maila ona da eta  ia 3000 metro karratu dituen azaleran hedatzen dira.

Aztarnen artean, oinplanoa karratuko klaustro nagusia da aipagarria, alde bakoitzak 17 metro luze dituelarik. Erdiko patioaren barrualdean 9 metroko sakonera duen putzu bat aurkitu da eta espazio hau inguratzen galeria bat, bere garaian estalia egongo zena. Honez gain, bigarren bat agertu da, neurri txikiagokoa; bi klaustro hauen inguruan hainbat gela antolatzen ziren, identifikatu direnen artean kapitulu gela, errefektorioa (mojen  jangela), sukaldea, atezaindegia, solastokia  eta  biltegiak aurkitzen  dira.

Bestetik, XVIII mendeko elizaren zati bat ere agertu da, burualdeari eta transeptuari. dagokiona; elizaren oinplanoa 2007an burututako lanetan identifikatua izan zen.

Hilobiak aurkikuntzen beste atal garrantzitsu bat dira. Klaustroaren galerian agertu dira eta oso kronologia zabala aurkezten dute: Erdi Aroko harlauzazko hilobietatik  hasiz hobiak edo silarrixkak erabiliz burututako Aro Modernoko ehorzketetatik pasaz, XVIII.  mendeko  adreiluzko  enkajonamenduetaraino.  Momentuz 21  hilobi identifikatu dira, hauetako asko talde-ehorzketak izanik.

Kronologiari dagokionean, aurkitutako aztarnen gehiengoa XVII-XVIII mendeetakoa da;  garai  honetan  monasterioa  berreraikitzea  beharrezkoa  izan  zen,  hainbat  gerra erasoren ondorioz suntsitua izan baitzen. Harlauzezko hilobiak fase zaharrenekin bat egiten dute, hilobi tipologia hau X-XIII mendeetan zehar zabaltzen baita. Indusketa bukatutakoan  burutuko  diren  datazio  radiokaronioek  kronologia  hau  zehaztea ahalbidetuko dute.

Lan arkeologikoak urriaren 31 arte luzatuko dira, baina urriaren 22tik 24ra indusketa publikoari irekiko zaio eta bisita gidatuen bitartez aztarnak ezagutzeko aukera izango da,  ordutegia  www.arkeolan.com orrian  kontsultatzeko  aukera  ere  egongo  da;
 
Erreserbak 675704192 zenbakira deituz egingo dira.

2014(e)ko urriaren 22(a), asteazkena

AUZO ELKARTEEN IDATZI BARRUTIEN INGURUAN / ESCRITO DE LAS AAVV SOBRE LOS DISTRITOS

Agiri hau sinatzen dugun auzo elkarteek jakitera eman nahi dugu ez gaudela ados herritarrek eztabaida publikoa egin gabe hiria lau barrutitan banatzeko proposamenarekin.

Urriaren 30ean, PSE, PP eta EAJk “Donostiako barrutien arautegi organikoa”
onartzeko proposamena eramango dute udalaren osoko bilkurara, hiria lau barrutitan banatzeko eta barrutiei funtzionamendu arautegi bat eta eskumen jakin batzuk
esleitzeko.

Proposamena lantzeko, ez dituzte kontuan hartu herritarrak, eta funtsezkoa da
herritarren partaidetza, hiriari eta gure auzoei buruzko erabakietan parte hartzeko bideetan eragina izango duen heinean. Arrazoi hori dela medio, harrigarria iruditzen zaigu prop0samenak oinarri due Arautegia 2003koa izanik hauteskundeetarako hilabete gutxi gelditzen direnean premiaz aurkeztea halako ekimen bat; era berean, nabarmentzekoa da Madril eta Bartzelonako ereduen kopia dela, eta hura onartzeak auzoak inolako ordena eta irizpiderik gabe barrutietan biltzea ekarriko lukeela. Arazoa askoz ere larriagoa da, kontuan harturik ez dela eztabaida publikorik egin, ez soilik gure elkarteekin, ezta hirian bizi garen herritarrekin ere. Horrek hainbat kezka sortu dizkigu: Barrutiak beharrezkoak dira hiriaren kudeaketaeraginkorragoa izan dadin? Zergatik lau eta ez 1y7? Zergatik kudeatu aurrekontuaren%5, eta ez %11, adibidez? Zergatik aitortu eskumen jakin batzuk eta beste batzuk ez? Nork erabaki du hori guztia herritarrei galdetu gabe?

Alderantzizko demokrazia edo goitik beherako demokrazia horrek erakusten
digunez, alderdi politiko batzuk oso-oso urrun daude beren esanetan ordezkatzen
duten gizartetik.

Hori dela-eta, hemen bildu garen auzo elkarteek eskatzen dugu:

Gai hau urriaren 30ko udalbtzaren gai zerrendatik kentzea. Jendaurreko eztabaida serio eta lasaia antolatzea, hiriaren kudeaketaren eraginkortasuna hobetzeari buruz, erakundeak auzoetara hurbiltzeari buruz eta herritarrek hiriko erabakietan eta bizitzeko nahi dugun hiri ereduari buruzkoetan parte har dezaten bermatzeko bideei buruz.

Donostialdeko herritarrok udaletxeari, iritzia eman eta erabakia hartu
dezagun, parte-hartze herramintak sortzea eskatzen diogu.

Sinatzen duten auzo elkarteak; 

Morlanstarrak Auzo Elkartea, Amara Berri Auzo Elkartea, Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkartea, Altza XXI Herri Ekimena, Herripe Auzo Elkartea, Amarabai Auzo Elkartea, Lantxabe Aieteko Bizilagun Elkartea, Uliako Auzo Elkartea, Intxaurrondo Zaharreko Bizilagun Elkartea, Ondarpe Groseko Auzo Elkartea, Asociación de Vecinos Añorga Txikitarrak Auzo Elkartea, AAVV Sarroeta A.E. Martutene, Agrupación Comunidades Polígono Bera Bera, Lan Berri Txomin-Enea, AAVV Urumea Ibaia A.E, Egia Bizirik, AVERIL, Asoc. de Vecinos de Riberas de Loiola - Loiolako Erriberako A.Elkartea, Igeldoko Herri Kontseilua, Zubietako Herri Kontseilua.

Donostia, 2014ko urriaren 11



Las Asociaciones de Vecin@s abajo firmantes rechazamos la propuesta de dividir la ciudad en cuatro distritos sin un debate previo y público entre la ciudadanía.
 
El próximo 30 de octubre el PSE, PP, PNV llevarán al pleno municipal una propuesta de “Reglamento orgánico de los distritos de Donostia-San Sebastián” que pretende dividir la ciudad en cuatro distritos y dotarlos de un reglamento de funcionamiento y unas competencias.Esta propuesta, realizada a espaldas de la ciudadanía, es de suma importancia ya que afecta al modo en que participamos en las decisiones de la ciudad y nuestros barrios.


Por esta razón, nos parece sorprendente que, a pesar de que la ley en la que se basa este Reglamento es del año 2003, a pocos meses de las elecciones locales se nos presente con urgencia una propuesta de este calado, que además no hace sino copiar el modelo de Madrid y Barcelona convirtiendo a los distritos en un modo de agrupar barrios, sin orden ni concierto. Y la cuestión es más grave aún cuando no se ha producido un debate público no ya con nuestras asociaciones sino con las personas que vivimos en esta ciudad.


Esto nos hace preguntarnos algunas cuestiones: ¿Son los distritos necesarios para mejorar la eficacia en la gestión de la ciudad?¿Por qué cuatro y no 17?, ¿Por qué gestionar un 5% de presupuesto y no un 11%?¿Por qué unas competencias y no otras?¿Quién ha decidido todo esto sin consultar a la ciudadanía? Esta democracia al revés o democracia vertical nos da una idea de lo alejados que algunos partidos políticos de la sociedad que dicen representar.


Por esta razón las asociaciones aquí presentes exigimos:


La retirada de este tema del orden del día del pleno municipal del 30 de
octubre. La apertura de un debate público, serio y sosegado sobre cómo mejorar la eficacia en la gestión de la ciudad, cómo acercar las instituciones a los barrios
y cómo garantizar la participación de la ciudadanía en las decisiones de la
ciudad así como el modelo de ciudad en el que queremos vivir.
 

Pedimos al ayuntamiento la creación de instrumentos de participación donde
la ciudadanía de Donostialdea podamos opinar y decidir sobre temas
estratégicos de esta ciudad


Firmado por las siguentes Asociaciones de Vecinos :


Morlanstarrak Auzo Elkartea, Amara Berri Auzo Elkartea, Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkartea, Altza XXI Herri Ekimena, Herripe Auzo Elkartea, Amarabai Auzo Elkartea, Lantxabe Aieteko Bizilagun Elkartea, Uliako Auzo Elkartea, Intxaurrondo Zaharreko Bizilagun Elkartea,Ondarpe Groseko Auzo Elkartea, Asociación de Vecinos Añorga Txikitarrak Auzo Elkartea, AAVV Sarroeta A.E. Martutene, Agrupación Comunidades Polígono Bera Bera, Lan Berri Txomin-Enea, AAVV Urumea Ibaia A.E, Egia Bizirik, AVERIL, Asoc. de Vecinos de Riberas de Loiola - Loiolako Erriberako A.Elkartea, Igeldoko Herri Kontseilua, Zubietako Herri Kontseilua

Donostia, 11 de octubre de 2014