Aniztasunaren inguruan Donostiako udalak proposamen bat luzatu dio Amara Bai Auzo elkarteari eta proposamen hau aztertzeko eta Amarako aniztasunaren inguruan hitz egiteko ostailaren 25a asteartea arratsaldeko 19:00tan Donosti Berri elkartean bilera bat egingo da.
Bertaratzea gonbidatzen dizuegu.
2014(e)ko otsailaren 21(a), ostirala
2014(e)ko otsailaren 20(a), osteguna
AMARAKO PLANGINTZA KULTURALA 2014
Aupa zuek:
Dagoeneko 2014 Ko plangintza kulturala egiten gabiltza eta ekarpenak onartzen ditugu ( Ikastaroak, gaiak , asmoak...) epea otsaila 24 baina lehen.
Dagoeneko 2014 Ko plangintza kulturala egiten gabiltza eta ekarpenak onartzen ditugu ( Ikastaroak, gaiak , asmoak...) epea otsaila 24 baina lehen.
kontakturako e-maila: amarabaiae@gmail.com
Aupa a todos/as:
Estamos elaborando un plan cultural ( Cursillos, ...) de cara al 2014, todos/as aquellos/as interesado/as en aportar que se ponga en contacto con nosotros/as antes del 24 de Febrero.
e-mail de contacto : amarabaiae@gmail.com
Estamos elaborando un plan cultural ( Cursillos, ...) de cara al 2014, todos/as aquellos/as interesado/as en aportar que se ponga en contacto con nosotros/as antes del 24 de Febrero.
e-mail de contacto : amarabaiae@gmail.com
2014(e)ko otsailaren 19(a), asteazkena
HIRI AZPIEGITURA ETA ZERBITZUETARAKO MARKA BERRIA AURKEZTU DUTE: DONOSTIA BERRITZEN
Nora Galparsoro zinegotziak Hiri Azpiegitura eta Zerbitzuetarako marka berria aurkeztu du gaur: Donostia Berritzen. Marka horren baitan, herritarrek hirian egiten dituzten lanak ezagutuko dituzte, modu garden eta zuzenean.
mapa batean kokatuko dituzte hirian egiten ari diren jarduerak,
herritarrek kontsulta ditzaten. Astero-astero, albisteak izango dira,
eta asteko lanen aurreikuspena ere emango dute.
Gainera, zerbitzua hobetzeko, Herritarren Postontzian nahiz Dpostontzia aplikazioan Donostia Berritzen atala izango da, herritarrek euren kexa, galdera eta iradokizunak bidali ahal izateko.
Bi helburu betetzeko asmoz sortu dute. Lehen helburua da donostiarrei lehen eskuko informazioa ematea, modu gardenean. Horrela, Udalak hiria mantentzeko, azpiegiturak berritzeko edota berriak sortzeko lanak ezagutu ahal izango dituzte.
Bestetik, eta lehenengoarekin lotuta, inbertsio horri guztiari balioa ematea da asmoa, baita egiten duten lan guztiari ere: “Gurea
ondo zaindutako hiria da, oso ondo esango nuke nik. Urteko egun
guztietan prest egoteko, berritzeari baliabide asko eskaintzen dizkion
hiria da. Uste dugu garrantzitsua dela talde askok egunero egiten duten lana ikusaraztea“.
Auzoetako bilerak eta webgunea
Donostiako Udalaren partaidetza ereduari jarraituz, herritarrekin
batera berritu nahi dute Donostia. Horregatik, astero elkartzen dira
auzo elkarteekin, haien auzoetan dituzten behar eta lehentasunei
erantzuteko: “Guretzat, garrantzitsuena da herritarrek guri
helaraztea zein diren beren auzoetan dituzten beharrak lehen eskutik.
Horregatik biltzen naiz astero Auzo Elkarteekin, udaleko teknikariek
lagunduta. 2012an hasi ziren bilerak, eta aurtengo ikasturteko
lehenengoa urriaren 15ean egin genuen Intxaurrondon”.
Hauxe da egin dituzten eta egingo dituzten bileren egutegia.
- Urriak 15. Intxaurrondo.
- Urriak 22. Parte Zaharra.
- Azaroak 5. Loiola.
- Azaroak 19. Martutene.
- Abenduak 3. Herrera eta Larratxo.
- Abenduak 4. Loiolako Erriberak.
- Abenduak 10. Añorga.
- Urtarrilak 14. Txomin-Enea.
- Urtarrilak 21. Aiete.
- Otsailak 4. Zubieta.
- Otsailak 11. Ibaeta.
- Otsailak 18. Altza Gaina.
- Martxoak 4. Amara Berri-Morlans.
- Martxoak 11. Igeldo.
- Martxoak 18. Gros.
- Apirilak 1. Ulia.
- Apirilak 8. Egia.
- Maiatzak 6. Amara.
- Antigua, Zentroa eta Bidebieta. Zehazteke.
Galparsorok nabarmendu duenez, bilera horiek fruitu asko ematen ari dira: “Horregatik, herritarrekin komunikazioa areagotzea garrantzitsua da.
Asteko bilerek eta webguneak auzoetako jardueren gainean modu
gardenagoan informatzen lagunduko dute, eta balioan jarriko dute
egunero-egunero berritzen eta hiri polit hau mantentzen egiten den
lana”.
Gurutze eta Zedro
Galparsorok bi jarduera garrantzitsuren gaineko informazioa ere eman du, Gurutzeko eta Zedro pasealekuko lanen berri.
Gurutzeri dagokionez, 73.518,47 aurrekontuarekin, auzoko irisgarritasuna hobetuko dute:
espaloiak zabalduko edota berriak egingo dituzte, arrapalak sortuko
dituzte eta auzoa bere inguruarekin lotuko dute, bertatik autobusa
igaroko baita. Gainera, ur eta saneamendu hodiak berrituko dituzte.
Zedro pasealekuaren aurrekontua 209.394,67 eurokoa da eta lanen epea
hilabete eta erdikoa. Lanak oraindik ez dituzte esleitu, hortaz, ez dira
hasi. Obraren bidez zerbitzuak berrituko dituzte (ura,
saneamendua, argiteria). Horrez gain, espaloiak berritu eta zabalduko
dituzte, irisgarritasuna ziurtatzeko.
Iturria: Donostia Gaur
2014(e)ko otsailaren 18(a), asteartea
MARTXOAK 3AN HASIKO DIRA" AUZO ETA HERRIEN DONOSTIA INDARTZEN " , HIRI OSORA HEDATUKO DEN PROZESU PARTE HARTZAILE ZABALA
Martxoan hasi eta azarora bitarte, Donostiako Udal Gobernua, auzo elkarteak eta herritarrak buru-belarri murgilduko dira Auzo eta Herriak Donostia Indartzen
prozesu parte hartzailean. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak
azaldu duenez “politika behetik gora ulertzen dugu, herritarrengandik
instituziora; gure betebeharra da herritarrekin batera lan egitea hiri hobea eraikitzeko“.

Honela laburbildu du Izagirre alkateak Donostiako Udal Gobernua herri partaidetzan egiten ari den lana: “Udalak herritarrekin konpartitu behar du bere lidergoa, eta denon artean lan egin: ez du zentzurik hiritarrak entzun eta kontuan hartuko ez dituen politika egiteak; guk pauso bat harago ere joan nahi dugu: herritarrekin gure hiria eraikitzeko erantzukizuna partekatu nahi dugu”.
Prozesu osoaren azken emaitza herritarrek eta Donostiako Udalak elkarrekin auzo eta herrietan lehentasunezko proiektuak zein diren adostea izango da. Horretarako, Donostia osatzen duten auzo eta herri guztietan egingo dituzte batzarrak hainbat fasetan.
Honela, herritarrei azalduko diete udalak bere egin zituen konpromiso haiek zein egoeratan dauden eta zer den orain arte egin duena.
Martxoko batzarren egutegia honela banatuko da:
Honela, 2014ko Auzo eta Herriak Donostia Indartzen prozesuak azarora arte iraungo du, eta hainbat fase izango ditu. Martxoko bilkuretan 2012ko konpromisoen kontu ematearekin batera, Udal Gobernuak aurkeztuko du Auzo Elkarteek eta Donostiako Udalak elkarrekin gidatuko duten hurrengo fasea. Auzo elkarteek, udal teknikarien laguntzarekin gidatuko dituzte herritarren ekarpenak jasotzeko balioko duten batzarrak. Ondoren, ekarpen horiek guztiak Udal Gobernuarekin elkarbanatuko dituzte, auzo eta herrietan lehentasunezkoak diren proiektuak zein diren elkarrekin adosteko.
Axier Jakak azaldu ditu prozesuak oinarri hartzen dituen printzipioak:
Iturria: Donostia Gaur
Honela laburbildu du Izagirre alkateak Donostiako Udal Gobernua herri partaidetzan egiten ari den lana: “Udalak herritarrekin konpartitu behar du bere lidergoa, eta denon artean lan egin: ez du zentzurik hiritarrak entzun eta kontuan hartuko ez dituen politika egiteak; guk pauso bat harago ere joan nahi dugu: herritarrekin gure hiria eraikitzeko erantzukizuna partekatu nahi dugu”.
Prozesu osoaren azken emaitza herritarrek eta Donostiako Udalak elkarrekin auzo eta herrietan lehentasunezko proiektuak zein diren adostea izango da. Horretarako, Donostia osatzen duten auzo eta herri guztietan egingo dituzte batzarrak hainbat fasetan.
15 bilera auzo eta herrietan
Lehen fasea martxoaren 3an hasiko da, eta auzo eta herri guztiak igaro ostean, martxoaren 26an bukatuko da. Bitarte horretan, Juan Karlos Izagirre eta Udal Gobernua herritarrekin bilduko dira 2012an egindako Auzo eta herriak Donostia indartzen prozesuan Udal Gobernuak hartutako konpromisoen kontu emateko.Honela, herritarrei azalduko diete udalak bere egin zituen konpromiso haiek zein egoeratan dauden eta zer den orain arte egin duena.
Web orrialdea
Donostiako Udalaren Herri Partaidetza sailak web orrialdea jarri du abian herritarrek uneoro prozesu osoaren berri izan dezaten. Web orri horretan prozesuaren gaineko informazioa izango da: faseak, egutegia, batzarren orduak eta lekuak, dokumentazioa, parte hartuko duten auzo elkarteen zerrenda eta hainbat xehetasun.Martxoko batzarren egutegia honela banatuko da:
- Martxoak 3, astelehena. Añorgako Antxon Ayestaran KEn.
- Martxoak 4, asteartea. Martuteneko Gaztelekuan.
- Martxoak 5, asteazkena. Txomineko Haurtxokoan.
- Martxoak 6, osteguna. Altzako Tomasenen.
- Martxoak 10, astelehena. Amara Berriko Ernest Lluch KEn.
- Martxoak 11, asteartea. Bidebietako Kontadoresen.
- Martxoak 12, asteazkena. Aieteko KEn.
- Martxoak 13, osteguna. Erriberak: Ernest Lluch KEn.
- Martxoak 17, astelehena. Parte Zaharra: San Telmon.
- Martxoak 18, asteartea. Loiolako KE-n.
- Martxoak 19, asteazkena. Antiguo-Ibaeta: Lugaritz KEn.
- Martxoak 20, osteguna. Egiako KEn.
- Martxoak 24, astelehena. Gros: Okendo KEn.
- Martxoak 25, asteartea. Intxaurrondoko KEn.
- Martxoak 26, asteazkena. Amara-Morlans: Urbietako eskoletan.
Azarora bitarteko faseak eta proiektuaren printzipioak
Axier Jaka Partaidetza zinegotziak adierazi duenez, Auzo eta Herriak Donostia Indartzen 2011-12an egin genuen prozesuaren jarraipena da. Guretzat oso garrantzitsua da herri partaidetza eredua iraunkorra izatea, eta horregatik jarraituko dugu egiten ari garen bidetik”.Honela, 2014ko Auzo eta Herriak Donostia Indartzen prozesuak azarora arte iraungo du, eta hainbat fase izango ditu. Martxoko bilkuretan 2012ko konpromisoen kontu ematearekin batera, Udal Gobernuak aurkeztuko du Auzo Elkarteek eta Donostiako Udalak elkarrekin gidatuko duten hurrengo fasea. Auzo elkarteek, udal teknikarien laguntzarekin gidatuko dituzte herritarren ekarpenak jasotzeko balioko duten batzarrak. Ondoren, ekarpen horiek guztiak Udal Gobernuarekin elkarbanatuko dituzte, auzo eta herrietan lehentasunezkoak diren proiektuak zein diren elkarrekin adosteko.
Axier Jakak azaldu ditu prozesuak oinarri hartzen dituen printzipioak:
- Inklusioa: herritarrek parte sentitu behar dute, bereziki urruti sentitzen diren edo-eta gizarte-bazterketan egon daitezkeen horiek: emakumezkoak, jatorri ugaritako pertsonak, gazteak…
- Euskararen sustapena: euskarari emango diogu lehentasuna eta euskaraz ulertzen ez dutenei erraztuko diegu bilerak jarraitu eta eroso sentitzea, esaten denaren itzulpen labur bat eginez eta egiten ditugun euskarriak gazteleraz aurkeztuta.
- Eraginkortasuna: prozesuak lortu behar du baliagarria izatea denontzat, herritarrentzat eta udalarentzat. Horretaz gain, udal politiketan eragiteko gaitasuna eduki behar du.
- Aukera-berdintasuna: behar diren baldintzak sortu behar ditugu pertsona guztiek sentitzeko aukera dutela euren iritziak emateko eta errespetuz tratatzen direla ekarpen guztiak.
- Aniztasuna: iritzi ezberdinen bila joan behar dugu. Lehentasuna du kualitatiboki iritzi ezberdinak jasotzeak, ordezkapen kuantitatiboak baino.
- Gertutasuna: herritarren eta udalaren arteko gertutasun eta konfiantzazko harremanak sustatzeko balio behar du.
- Erraztasuna: jartzen ditugun baliabideak (erabiliko dugun hizkuntza, euskarriak…) ahalik eta ulergarrienak izan behar dira.
- Malgutasuna: pertsonen artean lan egingo dugunez, malguak izan behar dugu prozesuarekin, baina eraginkortasuna galdu gabe. Momenturo aztertuko dugu ea prozesuren ibilbidea egokitu behar den.
- Elkarlana: Udala eta herritarren arteko elkarlan-guneak irekitzea.
- Autonomia: barne lanean Auzo Elkarteen autonomia landuko dugu, baliabideak eta teknikarion presentzia beraiekin jorratuz auzo eta elkarteen beharren arabera.
Udal Gobernuaren konpromisoak
Axier Jakak eta Izagirre alkateak azaldu dutenez, prozesu osoan hauek izango dira Donostiako Udal Gobernuak bere egingo dituen konpromisoak:- Auzo eta Herriak Donostia Indartzen prozesuetan jasotako informazio eta konpromiso guztien informazioa publiko egin eta irisgarri jartzea.
- Auzo elkarteak lehen mailako eragile sozial gisa tratatzea.
- Herri batzarretatik aterako diren proposamenak jasotzea, aztertzea eta komunikatzea.
- Ardura tekniko eta politikoa dutenen presentzia bermatzea.
- 2015ko Udal aurrekontu proiektuan isla izatea.
Iturria: Donostia Gaur
2014(e)ko otsailaren 15(a), larunbata
AMARA AUZOA
Amara Bairen zonifikazioaz egindako hausnarketa askoren ondorioz eta
auzokideekin kontrastatu ondoreb Amararen mugak horrela geratzen dira, horiz markatua dagoena zehaztu gabe dagoen guneak dira.

Despues de muchas reflexiones sobre la zonificacion y contrastando con las vecinas y los vecinos del barrio. Asi quedarian los limites de Amara. Lo que esta de amarillo son las zonas que no se podido especificar si es parte de Amara.

Despues de muchas reflexiones sobre la zonificacion y contrastando con las vecinas y los vecinos del barrio. Asi quedarian los limites de Amara. Lo que esta de amarillo son las zonas que no se podido especificar si es parte de Amara.
2014(e)ko otsailaren 14(a), ostirala
OTAREN INGURUKO ESKARIA UDALEAN
Amara Bai-k gaur Donostiako Udalean 1-2 TAO-ren inguruko eskari bat sartu du. Auzotarrontzako aparkatzeko aukera gehiago izateko eskatzen.
2014(e)ko otsailaren 12(a), asteazkena
DPOSTONTZIA, HERRITARREN POSTONTZI GAILU MUGIKORRETAN
Donostiako Udalak garatutako lehen aplikazio mugikorra aurkeztu Udal Gobernuak: Dpostontzia. Axier Jaka Partaidetza zinegotziak azaldu du aplikazioaren helburua: “Herritarrei zerbitzua ematea da xedea, Herritarren Postontzia erabiltzeko balio baitu”.
Administrazio Elektronikoan aurrerapauso teknologiko handia dela nabarmendu du Jakak: “Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek herritarrekin harremana izateko modu berriak eskaintzen dizkigute, baita komunikazio eta parte hartze eredu berriak ere, eta horiek lehentasuna dira Udal Gobernuarentzat”.
Horregatik, ez da kasualitatea aplikazioarekin Herritarren Postontzia indartu nahi izatea. Herritarrek euren intzidentziak, abisuak, kontsultak, eskerrak eta kexak komunikatu ahal izango dituzte, errazago.
Administrazio Elektronikoan aurrerapauso teknologiko handia dela nabarmendu du Jakak: “Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek herritarrekin harremana izateko modu berriak eskaintzen dizkigute, baita komunikazio eta parte hartze eredu berriak ere, eta horiek lehentasuna dira Udal Gobernuarentzat”.
Horregatik, ez da kasualitatea aplikazioarekin Herritarren Postontzia indartu nahi izatea. Herritarrek euren intzidentziak, abisuak, kontsultak, eskerrak eta kexak komunikatu ahal izango dituzte, errazago.
Gailu mugikorren erabilera, gora
Udalaren datuen arabera, gaur egun, jasotzen dituzten komunikazioen %82 Internet bidez iristen dira, eta %18 bakarrik izaten dira aurrez aurrekoak edo telefono bidezkoak.
Gailu mugikorrei dagokienez, honakoak dira datuak:
Gailu mugikorrei dagokienez, honakoak dira datuak:
- 343.350 bisita sakelakoetatik (%12,3).
- 164.192 tablet edo iPad-etatik (%5,9).
- Guztira, 507.542 bisita gailu mugikorretatik (%18,2).
Erantzuna jasotzeko
Udal Gobernuaren helburua ez da herritarren komunikazioak jasotzea
bakarrik, Nora Galparsoro Azpiegitura eta Zerbitzu zinegotziak
jakinarazi duenez: “Helburua komunikazio horiei konponbidea ematea da, eta ahalik eta azkarren erantzuten saiatzea”.
Herritarren Postontzian urtero 10.000 eta 13.000 komunikazio artean jasotzen dituzte, eta gehienetan abisuak, iradokizunak eta intzidentziak izan ohi dira. Komunikazio horietatik %23 izan ohi dira Intzidentziak eta Abisuak, eta ia erdia bide publikoari buruzkoak izan ohi dira.
Aplikazio berria horiek guztiak erantzuteko espresuki diseinatuta dago.
Herritarren Postontzian urtero 10.000 eta 13.000 komunikazio artean jasotzen dituzte, eta gehienetan abisuak, iradokizunak eta intzidentziak izan ohi dira. Komunikazio horietatik %23 izan ohi dira Intzidentziak eta Abisuak, eta ia erdia bide publikoari buruzkoak izan ohi dira.
Aplikazio berria horiek guztiak erantzuteko espresuki diseinatuta dago.
Aplikazioaren funtzionalitateak
Lanean hasi aurretik egindako merkatu ikerketaren ondoren, Udal
Gobernuak erreminta estandar bat ez erostea erabaki du, eta aplikazio
propio bat garatzea. Izan ere, barne kudeaketarako erremintekin guztiz integratuta den aplikazioa zabaltzea da asmoa. Garapenerako Foru Aldundiaren laguntza bat jaso du Udalak (3.600 euro, %30).
Aplikazioa garatzerako orduan, bi ezaugarri izan dituzte kontuan, bereziki: erraza eta irisgarria izatea, ezagutza teknikorik ez duen edozein pertsonarentzat, baita intuitiboa ere.
Aplikazioa garatzerako orduan, bi ezaugarri izan dituzte kontuan, bereziki: erraza eta irisgarria izatea, ezagutza teknikorik ez duen edozein pertsonarentzat, baita intuitiboa ere.
- Doakoa da eta iPhone edo Android teknologia darabilten edozein gailu mugikorretatik deskarga daiteke, baita Donostia.org webgunetik ere.
- Intzidentziak argazkiekin bidal daitezke, baita geolokalizatu ere.
- Geolokalizazioa oso garrantzitsua da, intzidentziaren erantzuna errazten baitu: aukera ematen du azkarrago eta zuzenago erantzuteko.
- Aplikazioan komunikazioen jarraipena egin daiteke, eta erabiltzaileei erantzunak iritsiko zaizkie.
Hurrengo bideoa azalduta dago nola jaitsi eta erabil daitekeen Dpostontzia.
Iturria: Donostia Gaur
2014(e)ko otsailaren 11(a), asteartea
CARTA A L@S COMERCIANTES DE LA CALLE LARRAMENDI
Señores y señoras comerciantes de
la calle Larramendi:
Recientemente ha aparecido en los
medios de comunicación la solicitud de peatonalización de la calle
Larramendi realizada por ustedes; es por lo que les queremos hacer
llegar nuestra opinión sobre el tema.
-Estamos de acuerdo en la idea de
cuidad donde los peatones ganen espacios a los coches, consiguiendo
así una cuidad más humana.
-El proceso de peatonalización de
espacios no es una tarea fácil ni sencilla pues confluyen varios
intereses. Por una parte están l@s comerciant@s y hosteler@s, por
otra l@s vecin@s (sus clientes) y por otra l@s trabajador@s de la
OTA, que en cada peatonalización ven cómo va reduciéndose su
plantilla. Por lo que consideramos que antes de peatonalizar una
calle hay que buscar soluciones para l@s vecin@s de la zona.
-En esta zona de Amara tenemos un
problema muy serio. Ni en la calle Urbieta, ni en la calle
Fuenterrabia podemos aparcar con nuestra viñeta, en la calle Easo
no tenemos plazas, en la calle Prim se redujo un gran número de
plazas,….. y ahora ustedes solicitan peatonalizar Larramendi.
-Hoy en día disponemos de solo 12
plazas de residentes para l@s vecin@s de la zona.
-Esta AAVV va a solicitar al
Ayuntamiento que cada barrio disponga de la totalidad de las plazas
de aparcamiento para sus vecin@s y para la carga y descarga,
promoviendo así el uso del trasporte público para los
desplazamientos dentro de la ciudad y el uso del parking para los que
vienen de fuera de la cuidad. Hoy en día l@s vecin@s de este sector
tenemos que dejar nuestros coches en el parking por la falta de
aparcamientos que disponemos con el consiguiente desembolso económico
que ello supone.
-Cualquier consulta que quieran
hacer, sabed que pueden contactar con nosotros en la siguiente
dirección electrónica: amarabaiae@gmail.com
AMARABAI AUZO ELKARTEA
2014(e)ko otsailaren 7(a), ostirala
TAO 1-2 SEKTOREA
Kaixo denei;
Jakingo duzuen moduan 1-2 sektorearekin (tao) dagoen eztabaida berria.
Iritzi ezberdinak izan daitekelakoan bota zure iritzia hemen edo e-mailez idatzi : amarabaiae@gmail.com. Auzotarren iritzia jasotzen gabiltzalako. Infomazio gehiago dugunean emen jarriko dugu.
Hola a todas/os:
Estareis enterados/as de lo que se esta hablando de la OTA en sector
1-2 dado que nos afecta estamos haciendonos una opinion para salir
publicamente... Coscientes que habra diferentes opiniones podeis ir
aportando aqui o mandarnos por e-mail: amarabaiae@gmaill.com. Cuando tengamos mas informacion iremos poniendo.
DONOSTIAKO UDALEKO AURREKONTU PROIEKTUA
Donostiak udalak aurrekontu proiektuak aurkezteko web orri bat jarri du martxan. Bertan ikusi ditzakezu 2014ko aurrekontu proiektua baita proposamenak egin.
2014(e)ko otsailaren 2(a), igandea
AMARAKO SANTA AGEDA BEZPERA
Neska mutilak prestatu makilak datorren asteartean Amaran kalerik kale Santa Ageda koplatan aritzeko. Donosti Berri elkartean geratuko gara arratsaldeko 19:30an zertxobait pikatu eta ateratzeko. Animatu zaitezte !
Santa Ageda bezpera otsailaren 4a
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)