2014(e)ko uztailaren 22(a), asteartea

AMARA BAI ETA BERRIBAR AUKERATU DITUZTE AUZOLAB LABORATEGIRAKO

Donostia 2016k bultzatutako egitasmoak bi elkarte horien lana hobetzea du helburu.

Amara Bai, Nazioarteko Herrien Jaialdia
Nazioarteko Herrien Jaialdia antolatu zuen, iaz, Amara Bai auzo elkarteak. (Argazkia: E. Zabala)
Donostia 2016-k antolatutako deialdi irekian aurkeztutako lau proposamenen artean, Amara Bai eta Berreibar elkarteak aukeratu dituzte datorren Auzolab laborategietarako. Hala, datorren udazkenean, iraila eta azaroa bitartean, lantegi bana egingo dute; azken batean, guztien artean, elkarte horien lana hobetzen saiatuko dira, bakoitzak egindako eskarietara zehaztuz.
Amara Bai Amarako auzo elkartea da; auzoko kultura eta gizarte gaiak dinamizatzen ditu eta Amarako kolektiboen interesak babesten dituen tresna izaten saiatzen da. Auzolab laborategia, kultura-dinamika birdefinitu eta garatzeko erabili nahi dute.
Eibarko Berreibar proiektuak, berriz, hainbat talde, jabe eta administrazioak osatzen duten komunitatea sortu du. Hala, erabili gabe dauden industriaguneak birmoldatu eta egoera txarrean dauden hiriko guneak pixkanaka hobetzeko helburua du. Auzolabean, komunitate horren sorrera zaildu duten arrazoien analisia egingo dute, eta baita inplikatutako norabanako eta elkarteen arteko harremanak definitu, etorkizunera begira.
Donostia 2016ko eta Conexiones improbableseko hainbat kidek osatu dute Auzolar laborategietako epaimahaia. Bi proposamen horiek hainbat irizpide kontutan harturik aukeratu dituzte: proiektuaren interes soziala, erronka Auzolab batean lantzeko aukera, proposamena aurkeztu duen taldearen kohesioa eta emaitzak garatzeko taldeak duen gaitasuna.

Iturria: irutxuloko hitza

2014(e)ko uztailaren 21(a), astelehena

AMARAKO JAIAK 2014

Berriro ere hemen ditugu AMARAKO JAIAK!



Urteak joan eta urteak etorri beti egongo dira Amarako auzokide batzuk prest jaiak antolatu eta aurrera eramateko. Amaratar guztientzako egitarau oparo bat egiteko asmoaz, azken hilabete hauetan buru belarri ibili gara jaiak antolatzeko lanetan. Jaiak antolatzeko zama handia izan dugu, arlo ekonomikoan bereziki, eta horregatik eskerrak eman nahi dizkiegu auzoko elkarte eta komertzioei, haien laguntza ekonomikoarengatik.



2014ko egitarau antolatzeko lanetan, aurreko urteko hutsune eta akatsak zuzentzen saiatu gara aurtengo jaietrako. Horretarako auzoko hainbat eragile, elkarte eta auzokideren iritziak jaso eta kontuan hartu ditugu. Urtereko ekitaldiez gain, berriak sartzen saiatu gara, eta urterokoak indartu ditugu.



Egiten dugun lan hau guztia, jai herroki eta parte hartziale batzuk lortu nahian egiten dugu.



Jaiak auzoaren elkargune bihur daitezen gonbidapena luzatzen dizuegu. Auzoko jaietan dagokion bezala janzteko deia egiten dugu: auzoa kolorez apaitzea balkoeitan ikurria jartzea, eta bakoitzaren lepo inguruan zapi berdea jartzea.



Aurtengo jaiak uztailaren 31tik abuztuaren 3 bitarte izango dira. Bertan ikusiko garela espero dugu.



Gora Amara!

Gora Amarako Jaiak!

Gora jai herrikoiak!



2014ko uztaila



Amarako Jai Batzordea


Jaietako Informazio guztia: amarakojaiak.blogspot.com

 

2014(e)ko uztailaren 19(a), larunbata

DONOSTI-BERRI ELKARTEKO AFARIA

Aurtengo Amarako Jaietarako Donosti-Berri Elkarteak afaria antolatu du. Afaria uztailak 30a, asteazkena izango da. Donosti-Berri elkarteak bere ekarpena egin nahi du Amarako Jaietan eta horretarako afari bat antolatu du eta auzokide horo gonbidatu nahi du afarira.

  • Uztailak 30a, asteazkena 21:00etan Donosti-Berrin.
  • Menua: Sarrerakiak, Urdaiazpiko errea, Sorbetea.
  • Txartelak: 15€tan Esnaola eta Alboka tabernetan. Azken eguna uztailak 28an.

2014(e)ko uztailaren 16(a), asteazkena

KAXILDA ETA LIKINIANORI OMENALDIA AMARAN

Urbieta, Larramendi, Prim...1936ko uztailaren egunak...barrikada eguna. Eragile hauen artean: Amara Bai, Amarako Gazte Asanblada, Amara Kirol Elkartea, Bilgune Feminista, CNT, Ezker Abertzalea ta Kaxilda liburudenda, hor parte zuten Kasilda ta Likinianori omenaldia egiteko.
Eta bi gauza azpimarratu nahi ditugu:
                                                         
 Guretzat barrikadak zutik daude oraindik. Alde baten, Eliza, Ejerzitoa, faszistak, atzerakoiak...Bestean, anarkistak, komunistak, abertzaleak, iraultzaileak...Oraindik ere.
                                                           
 Kasilda ta Likinianoren etxea zabalik zen. Ez zuten karnetik eskatzen sartzeko.


Guztion artean gaurkoa egunerokotasuna bihurtu behar dugu.
Profitatu euren ereduaz blaitzeko!

Etorri gurekin Amarara!! Ikusi, ikasi ta egin!!!

Txertatutako irudia 1

2014(e)ko uztailaren 15(a), asteartea

AMARA BAIKO ALDITZAKRI DIGITALA 1.GO ALEA / REVISTA DIGITAL DE AMARA BAI

amarabai-ren aldizkari elektronikoa
Aldizkari honen bidez amarabai auzo elkarteak egiten duenaren berri plazaratu nahi dugu, hala nola gure auzoa, Donostia eta auzotarroi eragiten dizkiguten gai orori buruzko ausnarketak.
Ez du aldizkakotasun jakin bat izango; hala ere, bi hilabeteetatik behin ale bat argitaratzeko asmoarekin jaio da aldizkari elektroniko hau.
Udalari egindako eskaerak, honen erantzunak (aldekoak eta kontra- koak), jorratzen ari garen gaiak (San Bartolome muinoa, Bellas Artes eraikina, Easo Plazaren birmoldaketa...), martxan jarri nahi ditugun ikastaroak (sukaldaritza, objektuen berrerabilpena...); guzti hau azaldu nahi dizuegu era arin batean, baina azalakerian erori gabe. Honekin batera, krisiak gure inguru hurbilean, gure auzokideengan izan dituen eta dituen eragin bortitzak azalari nahi ditugu ez baitira banakako arazoak, denonak baizik, gu ez baikara izan krisi hau sortu dugunak.
Hotsandiko asmoak, denon laguntza eta ekarpenak eskatzen dituzten as- moak. Hau dela eta, ezinbestez irekia, anitza, partehartzailea izango da, eta gure errealitate linguistikoa bere gain hartuko du aldizkari honek, beraz, euskaraz eta gazteleraz argitaratuko dugu. Honen konpromiso hartzen dugu.

Aldizkaria ikusteko:

Revista electrónica de amarabai

amarabai auzo elkartea quiere dar a conocer, por medio de esta revista electrónica, las actividades y las reflexiones que realiza sobre todo aquello que afecta al barrio, a sus vecinas y vecinos y a Donostia.
La revista electrónica no tiene una periodicidad concreta, pero nos esforzaremos para que aparezca una vez cada dos meses.
Queremos reflejar las peticiones realizadas al Ayuntamiento, sus respuestas (favorables y denegatorias), los temas que estamos trabajando (Cerro de San Bartolomé, Bellas Artes, remodelación de la plaza Easo...), los cursillos que estamos preparando (cocina, reutilización de objetos...); todo ello de una manea sencilla pero sin caer en la simplicidad. Junto a esto queremos visibilizar las severas consecuencias que la crisis ha causado y causa en la actualidad en nuestro entorno más cercano, en nuestras vecinas y vecinos; las consecuencias de la crisis no son problemas individuales, sino que son de todos y todas porque no hemos sido quienes la hemos generado.
Intenciones que requieren de la colaboración y aportaciones del mayor número de personas. Este proyecto debe ser necesariamente abierto, plural, participativo y debe de contemplar nuestra realidad linguística.
 
Para ver la revista: