2014(e)ko abenduaren 5(a), ostirala

AMARA BAI-K DATOZEN 2 HILABETETAN GARATUKO DU BERE AUZOLAB-A

Urrian eta azaroan Amarabai Amarako Auzo Elkarteak auzoaren inguruan dinamika kulturala birdefinitu eta garatzeko proiektua garatuko du. Bestalde, Amarabai Amarako Auzo Elkarteak auzoko kultura- eta gizarte-gaiak dinamizatzen ditu, Amarako kolektiboen interesak babesten dituen tresna izateaz gainera.


AuzoLab-en dinamikan “desberdina” izeneko profesionala sartzen dute; haren ardura izango da saioak dinamizatzea eta baita emaitzak lortzea ere. Amarabai-ren AuzoLab-ean Mikel Morlas izango da “desberdina”. 
Eta hori guztia, c2+i/Conexiones improbables-en euskarri metodologikoa eta jarraipenarekin. Amarabai, 2014ko udazkenean AuzoLab bat egiteko, Donostia 2016-k uztailean egin zuen deialdian aukeratuetako bat izan zen. Emaitzen aurkezpen publikoa abenduko lehen hamabostaldian egingo dela aurreikusten da.

Informazio osoa: http://auzolab.dss2016.eu/eu/amarabai

2014(e)ko abenduaren 4(a), osteguna

AUZO LAB-EN AURKEZPENA

Azken hilabeteetan Amara  Baiko kideak eta Amarako auzotar talde bat Amara Baik aurkeztu zuen proiektua lantzen egon dira Donostia 2016 proiektuaren barruko AuzoLab-en. Gaur suhiltzaileen egointzan egin da aurkezpena eta hemen dituzue argazki batzuk.






HAURRENTZAKO AMARAKO GABONETAKO PROGRAMA

Abenduak 12an 17:00tatik 19:00tara Olentzeroa prestatze. Mamurren 

Abenduak 17an 17,30- 18,30 Dantza entsaioa Dantza entsaiatu. Mamurren 

Abenduak 19an 17 – 19 Olentzerorekin txisto festa. Mamurren

Abenduak 22an 17,30- 18,30 Dantza entsaioa. Mamurren 

Abenduak 24an 11,30-13,30 Kantuz eta dantzaz kalez-kale. Mamurren

Abenduak 26an 17 – 18,30 Sukalde tailerra. Donosti Berrin.


Urtarrila 02an 17-19 Ongi etorria urteari. Mamurren 


Antolatzaileak: Mamur aisialdi taldea, Eskola dantza taldea eta Donosti-Berri elkartea. 

2014(e)ko azaroaren 18(a), asteartea

SAN MARTIN KALEKO ZORUA KONPONTZEKO LANAK HASIKO DITUZTE BIHAR

San Martin kalean, Marina kalearekin elkartzen den puntuan, galtzada zoruaren konponketa lanak egingo dituzte bihartik aurrera. Bi zatitan egingo dituzte lan horiek, Marina kaletik San Bartolome kalerantz kotxeak sartu ahal izateko. Lanak direla eta, San Martin kaletik ezingo da San Bartolomera sartu eta ibilgailuek Triunfo kalera sartu beharko dute, ondoren, Marinel kaletik San Bartolomera sartzeko.

Lanen helburua da galtzada zoladura konpondu eta etxeek pairatzen dituzten bibrazioak gutxitzea. Zoladura hautsita egonik, autobusak igarotzean, bibrazioak etxebizitzetara iristen dira eta oso ezerosoak dira bizilagunentzat. Lanek azaroaren 28 arte iraungo dute, eguraldiak laguntzen badu.

Iturria: Donosti Gaur

ARRAKALATUTA programa ::: Azaroak 26-30 | 26-30 de Noviembre (KaXilda, Donostia)

kaXilda lantaldetik ARRAKALATUTA topaketa eta lantegi programa antolatu dugu, 2014-2015ean zehar Donostian gauzatuko dena. Lehen topaketa azaroaren 26tik 30era izango da, IDOIA ZABALETA eta beste gonbidatu batzuekin. Ondoko estekan topatuko dituzu programaren xehetasunak: http://kaxilda.net/arrakalatuta
Egun horietan izango ditugun jardueretara gonbidatu nahi zaituztegu, zuen interesekoa izango delakoan. Beste topaketa batzuen artean:

: :  Azaroak 26, 20:00tan. POSTHUMOS.Victoria Eugeniako Klub aretoan.

Idoia Zabaletaren pieza eszenikoaren estrinaldia Donostian.

Bere prozesuko hainbat unetan lan honek bestelako izenburuak nahi izan ditu. Hala ere, hauetariko inork ez du lortu ezkongai serio eta soilenari inposatzerik: Posthumos. Su artifizialen eta Bizkaiko Labe Garaien ondoren geratzen dena. ?Arbaso batzuei, historia bati egindako deia norbera kokatzeko metodo gisa. Gauzei izenak jartzea, historia salatzea eta norberaren izenean erantzutea historia horren partaide bezala?.

: : Azaroak 28-30. ALTA BOZA tailer-laborategia. Kaxildan (Arroka 2, behea).

Idoia Zabaletak partekatuko duen lantegiaren garapena bi lan-saiotan (Azaroak 28 ostirala eta 29 larunbata) burutuko da, eta hirugarren egun bat (30 igandea) - irekiera moduan.
Izen-ematea doakoa da; proposamena interesatzen bazaizu idatzi arrakalatuta@kaxilda.net helbidera azaroak 26a baino lehen. Leku mugatuak daude.

Tailerreko hiru egunetan zehar, parte hartuko dutenekin "giza bozgorailua" izenarekin Occupy mugimenduan erabili zen ahots-anplifikazio teknologia esperimentatu eta aztertu nahi nuke. Pertsona batek testu bat dio ozenean, hitz segida bat bestearen ondoren eta bere inguruko pertsona talde batek esaldi bakoitza aho batez errepikatzen du, hitzez hitz, bai testuaren ahotsa zein testuari ahotsa ematen dioten gorputzak anplifikatuz. Adibidez, norbaitek ahoz goran esango balu "eztarri ireki aireak kolpekatzen duen epiglotia!", taldeko besteek aho batez esango lukete "eztarri ireki aireak kolpekatzen duen epiglotia!". Proposamena "giza bozgorailu" horren esplorazioa partekatzean datza, inplizitua daraman nolabaiteko protesta zentzuaz erantziz; eta, hala ere, geure buruari galdetuz: zein hitzek merezi dute espazio publikoan anplifikatuak izateak? Zein hitz deklamatu, anplifikatu, inskribatu Easo plazan? Eta Arroka kaleko frontoiaren inguruneetan?
Adibidez, norbaitek ahoz goran esaten badu: "gargantua ireki ahoa eta ahoskatu zure eztarriak labainaraziko gaitu eta!", taldeko besteek aho batez esango dute bozgorailu moduan, "gargantua ireki ahoa eta ahoskatu zure eztarriak labainaraziko gaitu eta!".

Egun horietan elkar ikustea espero dugu.
Laister arte, ondo izan,

kaXilda lantaldea

- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -

Egun on

Desde el grupo de trabajo de kaXilda hemos organizado el programa de encuentros y talleres Arrakalatuta, que se desarrollará en Donostia durante 2014-2015. El primer encuentro será entre el 26 y el 30 de noviembre, con IDOIA ZABALETA y otras invitadas. Puedes consultar el programa detallado aquí: http://kaxilda.net/arrakalatuta

Os queremos invitar a participar en estos encuentros de noviembre, creemos que serán de vuestro interés. Tendremos, entre otras:
: : 26 de noviembre, 20:00h. POSTHUMOS. Sala Club, Victoria Eugenia.

Estreno en Donostia de la pieza escénica de Idoia Zabaleta.

Este trabajo, en varios momentos de su proceso, ha querido titularse con otros nombres. Ninguno de estos títulos, sin embargo, ha conseguido imponerse al más serio y sobrio de los pretendientes: Posthumos. Lo que queda después de los fuegos artificiales y de los Altos Hornos de Vizcaya. ?La invocación de unos antepasados, de una historia como método para ubicarse una misma. Poner nombres a las cosas, acusar a la historia y responder por una misma como participante de tal historia?.

: : 28-30 de Noviembre. Taller-laboratorio ALTA VOZ. Kaxilda (Arroka 2, behea).

El taller-laboratorio que compartirá Idoia Zabaleta se desarrollará en dos sesiones de trabajo (viernes 28 y sábado 29 de noviembre), y un tercer día (domingo 30) - a modo de apertura. La inscripción es gratuita; si os interesa la propuesta podéis inscribiros escribiendo a arrakalatuta@kaxilda.net hasta el 26 de noviembre. Las plazas son limitadas.

A lo largo de tres días de taller pretendo experimentar y estudiar, con las personas que participen, la tecnología de amplificación de voz que se utilizó en el movimiento Occupy con el nombre de "micrófono humano". Una persona declama un texto, frase a frase, serie de palabras tras serie de palabras y un grupo de personas a su alrededor repite al unísono cada frase, palabra por palabra, amplificando así tanto la voz del texto como los cuerpos que dan voz al texto. Por ejemplo, si alguien dijera en voz alta "¡garganta abre la epiglotis que el aire golpea!", el resto del grupo repetiría al unísono, "¡garganta abre la epiglotis que el aire golpea!". La propuesta consiste en compartir esta exploración del "micrófono humano" despojándola de cierta idea de protesta que conlleva implícita y, sin embargo, preguntándonos aún: ¿qué palabras merecen ser amplificadas en el espacio público? ¿Qué palabras declamar, amplificar, inscribir en la plaza Easo? ¿Y en los aledaños del frontón de la calle Arroka?
Por ejemplo, si alguien dice en voz alta, "¡gargantúa abre la boca y vocaliza que tu garganta nos hará deslizar!", el resto del grupo repetirá al unísono a modo de altavoz, "¡gargantúa abre la boca y vocaliza que tu garganta nos hará deslizar!".

Esperamos veros esos días.
Hasta pronto, ondo izan,

kaXilda lantaldea