2015(e)ko azaroaren 5(a), osteguna

EASO KLAEA ITXITA EGONGO DA LARUNBATEAN

San Bartolome muinoko lanak direla eta, Easoa kalea guztiz itxita egongo da, larunbatean. Bainu etxe zaharraren atzealdeko ezponda egonkortzeko lanak egingo dituzte, eta induskatu bitartean, kalera hondakinak erortzeko arriskua dago.
Hortaz, Easo kalea erabat moztuta egongo da ibilgailuentzat, Mendeurrenaren plazatik hasi eta Aldapetarainoko zatian. Dena dela, mozketa goizeko 8:00etatik 11:00etara izango da soilik.
Oinezkoek ere ezingo dute pasa Larramendi eta Urdaneta kaleen artetik; Musika Kontserbatoriora, Donostia 2016ko bulegoetara edo Udaltzaingora ez bada.
Easo kaletik ibiltzen diren Dbus-eko autobusek bere ibilbidea aldatuko dute eta Gernikako Arbola pasealekuan geldituko dira. Horrenbestez, ordu horietan zehar, 21, 26, 28, 32 eta 37 lineak ez dira geldituko Easo eta San Martin kaleko geltokietan eta, behin-behinean, Gernikako Arbola pasealekuko hiru geltokietan geldituko dira: Mundaizeko zubian, Mendeurren plazan eta Maria Cristina zubian.


San Bartolome muinoko lanak. 
 San Bartolome muinoko lanak. (Argazkia: Estitxu Zabala)

Iturra: Irutxuloko hitza

2015(e)ko azaroaren 2(a), astelehena

AMARAKO SAN MARTIN EGUNA 2015

Urtero bezala aurten ere badator San Martin eguna Amarara. Donosti Berri Elkarteak eta Mamur aisialdi taldeak antolatuta.  Aurten azaroaren 14a larunbata ospatuko da auzoan. Babarrun jana ere egongo da, Donosti Berri Elkartean. Bazkarirako txartelak eskuratzeko azaroaren 8ra arte egongo da aukera. Txartelak Esanola tabernan egongo dira salgai.

Goizeko 12:00tik aurrera Easo plazan odolki eta txoriozo errea jateko aukera egongo da, baita nahiana sagardo edateko eta bote txapelketa.



2015(e)ko urriaren 29(a), osteguna

Metroa gelditzeko Batzarra azaroak 2 astelehenean/ Asamblea por la paralización del proyecto del Metro el próximo lunes día 2:





1.EUSKARA

2.CASTELLANO



Kaixo! Datorren azaroak 2 astelehenean, Donostiako hirian Metroa eraikitzeko proiektua gelditzeko bizilagunen eta elkarteen Asanblada egingo da. Hori dela eta, astelehenean Amarako Eskoletan (sarrera Larramendi kaletik), arratsaldeko 7etan egingo den batzarrera biltzeko. dei egiten dizuegu pertsona eta talde guztiei. Batzar honen helburua datozen asteotan egingo ditugun ekimenetan ahalik eta partehartze zabalena biltzea izango da:

1)Datorren astetik aurrera auzoetan aurkezpen informatiboak egingo dira (ikus aurkezpen horien egutegia satorralaia.wordpress.com web gunean).

2) Azaroak 28 larunbatean Donostian “buzoneo” ekintza informatiboa. Asteleheneko batzarrera buzoneatzeko orriaren bozeto-zirriborro (proposamen) bat eramango da. Era honetan, buzoneo orriaren edukina eta diseinua hobetze aldera denon artean sor daitezkeen ideiak trukatuko dira.    

3)Abenduak 1 asteartean, prentsa agerraldi masiboa (egindako buzoneoaren berri emateko eta hurrengo egunetan antolaruriko mobilizazioan partehartzeko deialdia zabaltzeko).

4) Abenduak 12an Metroaren proiektua gelditzeko lehenengo mobilizazioa: eguerdiko 12etan. Artzai Oneko Plazatik abiatuta, manifestazioa Diputazio aurretik pasa eta Udaletxearen aurrean bukatuko da. Proposaturiko lema edo goiburua: “Beharrezkoa ez delako, Metroari ez!”. 

Honi dagokionean, buzoneoa eta mobilizazioa egiteko aurrikusi genituen egunak aldatzea erabaki dugu. Izan ere, gure mobilizazioa azaroaren 28an egitea pentsatu bagenuen ere, egun hortan hiriburuetan LOMCEren aurkako manifestazioak egingo direla jakinarazi digute; baita azaroaren 21ean Lasarten eurrauskailuaren aurka Gipuzkoa mailan deituko den beste manifestazio bat ere... Horregatik, eta gainean daukagun egutegiaren estutasuna kontuan hartuta, gure ekimenaren datak berregokitzea beharrezkoa izan da.

Bestalde, asteleheneko batzarran:

-Donostiako Metroaren egitasmoa jasotzen duen Donostialdea-Bidasoa-Beha Zatikako Lurralde Planari (PTP) alegazioak egiteko prestatu den dokumentuaren kopiak zabalduko dira (Jaurlaritzari zuzendutako alegazio horiek izenpetzea proposatzen dugu, hain zuzen ere PTP izeneko lurralde planetik Metroaren egitasmoa ken dezaten eskatzeko).

-Halaber, asanbladan proposamenak egiteko eta trukatzeko gonbitea egiten dizuegu.

Beraz, datorren asteleheneko batzarran zuen partehartzea espero dugu, baita zuek informatu eta animatuko dituzuen lagunena ere.  



Informazio gehiago (webgunea): satorralaia.wordpress.com

Harremanetarako telefono bat: 639119165


Donostiako Metroaren proiektua gelditzeko hainbat bizilagunen eta elkarteen ekimena





Asamblea por la paralización del proyecto del Metro el próximo lunes día 2:



¡Hola! El próximo lunes 2 de noviembre tendrá lugar una asamblea de vecinos/as y asociaciones por la paralización del proyecto de la pasante del Metro de Donostia. Nos dirigimos por ello a todas las personas y colectivos para llamaros a participar en esta asamblea que se realizará a las 19h en las escuelas de Amara (entrada por la calle Larramendi)

La asamblea del lunes tiene como objetivo reunir la máxima participación posible en las iniciativas que desarrollaremos durante las próximas semanas:

1)A partir de esta semana tendrán lugar presentaciones informativas por barrios (podeis ver el calendario de estas asambleas informativas por barrios en la página web: satorralaia.wordpres.com)

 2)Sábado 28 de noviembre: buzoneo informativo en Donostia. Se llevará a la asamblea del lunes un boceto-borrador (propuesta) de la hoja a buzonear. De esta forma se intercambiaran ideas de cara a mejorar su diseño y contenido.

 3)Martes 1 de diciembre: rueda de prensa masiva (informando del buzoneo realizado y llamando a participar en la movilización organizada para exigir la paralización del proyecto del Metro).

4)Sabado 12 de diciembre: movilización, partiendo la manifestación a las 12h desde la Plaza del Buen Pastor. El recorrido pasará por la Diputación y finalizará ante el Ayuntamiento. El lema propuesto: “Porque es innecesario: ¡No al Metro!”

A este respecto, hemos decidido cambiar las fechas inicialmente previstas para realizar el buzoneo y la movilización. En efecto, nos han advertido que el día 28 de noviembre (fijado en la última asamblea para hacer la movilización) se realizarán en las capitales manifestaciones contra la LOMCE; al tiempo que el día 21 hay otra manifestación contra la incineradora convocada a nivel de Gipuzkoa en Lasarte… Habida cuenta de lo apretado del calendario, hemos considerado necesario readecuar las fechas para llevar a cabo nuestras iniciativas en las mejores condiciones.

En la asamblea del próximo lunes:

-Se repartirán también copias de un documento de alegaciones al llamado Plan Territorial Parcial (PTP) de Donostialdea-Bajo Bidasoa que incluye el proyecto de la pasante del Metro de Donostia (la propuesta consiste en presentar estas alegaciones dirigidas al Gobierno Vasco solicitando la supresión de la propuesta de la pasante del Metro en el PTP)

-Igualmente os invitamos a plantear e intercambiar propuestas en la asamblea.

Esperamos por tanto vuestra participación en la asamblea del próximo lunes, a la vez que os invitamos a difundir el llamamiento en vuestro entorno.

Más información en la pagina web: satorralaia.wordpress.com

Un teléfono de contacto: 639119165


Iniciativa de vecinas/os y colectivos de Donostia por la paralización del proyecto del Metro

2015(e)ko urriaren 23(a), ostirala

ESKATU ZURE ERRIGORAKO SASKIA HAZIAK DENDAN

Udazken honetako herrigorako saskia lortzeko errazagoa izango da Amaran. Haziak Herri Dendan egongo da saskia eskatzeko aukera eta ondoren bertan jasoko duzu zure saskia. Opari polita da gabonetan oparitzeko, etxean bertako produkduak izateko... 

Non haurkitzen da Haziak Herri denda: Harroka kalea 3. 
Haziaken HErri Denda informazio gehiagorako: https://www.facebook.com/haziakdenda
Errigorari buruzko informazio gehiago: http://amarabai.blogspot.com.es/2015/10/errigorako-udazkeneko-saskia_20.html

Azkar ibili eta eskuratu nafarroako erriberako zure produktuak. Horrela euskara, bertako produktuak bultzatzen lagunduko duzu. 

2015(e)ko urriaren 22(a), osteguna

AMARAKO HISTORIA: DONOSTI BERRI ELKARTEAK ANTOLATUKO JAIAK 1936TIK 1967 ARTEKO EGITARAUAK


Donosti Berri Elkarteak antolatu izan dituen Amarako Jaien egitarauak. Egitarauak  1936tik 1967ra bitartekoak dira. Digitalizatuak ditugu eta sarera igo ditugu. Norbaitek egitaraua digitalizatuak izan nahi baditu e-mail bat idatzi dezake " Donosti Berriko Egitarau Zaharra" gaiarekin amarabaiae@gmail.com emailera.

 Bestalde auzoako argazki zahar, aldizkariak, egunkarietako albiste zaharrak... badituzu eta digitalizatzea eta ondoren sarean jartzea nahi izan ezkero idatzi amarabaiae@gmail.com emailera " amarako artxiboa" gaiarekin.

Azpiko enlazean dauzkazu ikusgai egitarau guztiak.


2015(e)ko urriaren 21(a), asteazkena

ERRIGORAKO UDAZKENEKO SASKIA

 https://www.errigora.eus/sites/default/files/article/hartu-eta-eman-web.jpg

Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka

Beste urte batez egin dugu bat Sortzen, AEK, Zazpiak Bat, Ikastolen elkartea eta Errigorak Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina aurkezteko. Beste urte batez eman nahi dizugu Nafarroa hegoaldeko baratza dastatzera, milaka birika euskarari puzka jarriz.

 

Nafarroa hegoaldeko kalitatezko produktuez osatutako saskia eskaintzen dizugu 50 euroren truke. 15 ekoizlek arreta eta maitasunez ondutako produktu sorta. Horixe da, kanpainan parte hartzea erabakiz gero, hartuko duzuna.
Baina ariketa honek norabide bikoitza du. Izan ere, keinu berean, hartu ez ezik, eman ere egingo duzu. Batetik, bertako ekoizpenari bultzada emango diozu, eta, bestetik, saskiaren balioaren % 25 Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara bideratuko da.
Bertako ekoizpenari bultzada emando diozula diogu, 15 ekoizleren atzean dozenaka langile eta ehunka nekazari baitago.
Euskarari dagokionez, aurtengoan diru ekarpena ondorengo hiru proiektuetara joango da:
  • Lodosa eta Vianako ikastolen biziraupenera
  • Erriberako AEKra
  • D eredua Nafarroa osora hedatzeko ekimenetara
Orain arteko kanpainetan, euskararentzako 300.000 euro biltzea lortu dogu. Guztion esku dago zifra hau potolotzen joatea. Izan ere, Errigora zerbait bada, ehunka lagunen borondatezko lanari eta ilusioari esker da. Auzolanari esker. Zure inguruan kanpainaren berri eman eta sare sozialetan kalaka ematen aritzen zaren horri esker; zure herri edo auzoan kanpainari hauspoa ematen diozun horri esker; auzolanean kutxak muntatzen aritzen zaren horri esker eta, nola ez, saskia eskatzen duzun horri esker.



Informazio gehiago: https://www.errigora.eus

2015(e)ko urriaren 15(a), osteguna

EGIAKO III. GARAGARDO FERIA Urriaren 15etik 18ra bitartean ZATOZ!





Zerbeza, ukondoak eta musika barra-barra 
Egiako III. Garagardo Ferian


EGITARAUA:
URRIAK 16, ostirala:
22:30 - Andoni Oilokiegiren kontzertua

URRIAK 17, larunbata:
22:30 - Egiako Mariatxien kontzertua

URRIAK 18, igandea:
15:30 - Liher-en kontzertua 
18:30 - Kaña2kaña txaranga 

Ostegunetik Igandera musika eta bideo proiekzioak.

ZATOZ GUREKIN GOZATZERA!!!


Antolatzaileak: Egia bizirik, auzo elakrtea eta Egia eskubaloi taldea.