2014(e)ko maiatzaren 24(a), larunbata

Igandean autobus geltoki aldaketak egongo dira, Easo kalea itxiko baitute


Herri bazkaria egingo dute igandean Easo kalean, Olatu Talkaren baitan. Dbuseko linea batzuek ibilbidea eta geltokiak aldatu beharko dituzte, beraz, 9:00etatik 17:00etara, gutxi gorabehera.
Honako desbideratze hauek egingo dituzte:
  • 21 Linea – Mutualitateak Anoeta, 26 Linea – Amara-Martutene, 28 Linea – Amara-Ospitaleak
- Erdialderantz: Antso Jakituna kaleko 11n, Easo plazan eta San Martin kaleko 25ean dauden geltokiak kendu egingo dira. Autobusak Foruen pasealekutik joango dira, eta Gernikako Arbolan eta Maria Kristina zubian geldituko dira.
- Amara alderantz: Ohiko ibilbidea egingo dute.
  • 32 Linea – Puio Errondo
- Erdialderantz: Antso Jakituna kaleko 35ean eta 11n eta Easo plazan dauden geltokiak kendu egingo dira. Antso Jakituna kalean dauden geltokiak Errondo-Barkaiztegira eramango dira, eta Easo plazakoa, berriz, San Bartolomera.
- Puio alderantz: Ohiko ibilbidea egingo du.
  • 36 Linea – San Roke-Aldakoenea
- Aldakonea alderantz: San Roke kaleko 7an eta Easo plazan dauden geltokiak zerbitzurik gabe geldituko dira, eta Easo kaleko 9ra eramango dira.
- San Roke alderantz: Ohiko ibilbidea egingo du.
  • 37 Linea – Rodil-Zorroaga
- Rodil alderantz: Easo plaza eta Easo kalea 9.eko geltokiak Gernikako Arbolan (17 linea) eta Askatasunaren hiribideko 21ean egingo dira.
- Zorroaga alderantz: Ohiko ibilbidea egingo du.

Iturria: Donostia Gaur

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina