Amara Berriko Jai Herrikoien batzordearen izenean idazten dizugu antolatu dugun euskararen aldeko krossaren berri emateko. Lasterketa ekainaren 7an, larunbata,
antolatu dugu. Zergatik? Guk jaiak urrian antolatzen ditugun arren,
oraintxe hasten direlako Donostiako auzoetako festak, eta festa
horietan, zerbait garrantzitsua bada, hizkuntzaren aldarria eta gozamena
direlako. Hori dela eta, gure aportaziotxoa egin nahiean, udaldi
hasieran aisialdia, aldarrikapena eta hizkuntza uztartuz ekimentxo bat
antolatzea pentsatu genuen. Horra hor, krossaren aurretiko nondik
norakoak!
Bestalde, krossa ilunzean antolatuko dugu; arratsaldeko 19:30etan prebostes
plazatik (Ikasbide kultur elkarteko plazatik) hasiko da lasterketa,
Amara Berrin zehar 6 km egin eta plaza berera itzuliko da. Parte
hartzaileek 5 euro ordaindu beharko dituzte web orri honetan http://www. herrikrossa.com/ RealizarInscripcione.asp aurre z apuntatuz gero, bestela, 8 euro balioko du dortsalak plazan egunean bertan.
Esan bezala, "Euskara ahoan. Oinak auzoan. Euskara auzotik auzoarentzat" lemapean egingo dugun krossaren bultzatzaile nagusiak gu gara, nahiz eta auzoko euskara batzordearen izenean antolatu dugun.
Ekimen honen bitartez lortu nahi dugu euskararen aldarria auzo osora iristea. Horretarako, ordea, zure laguntza behar dugu. Beraz, animatu nahi zaitugu krossean korrika egitera edo egunean antolakuntzan laguntzera.
Korrika egitea aukeratuz gero, eskertuko genizuke ahal duzunean
apuntatzea, eta antolakuntzan laguntzea erabakiz gero, mezu honi
erantzutea.
Horretaz gain, laguntza handia litzateke, euskararen aldeko krossa zuen inguruan zehar zabalduko bazenute!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina