2013(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

SANTO TOMAS AUZO LANA

Larunbatean Santo Tomas auzoan izango dugu. Hau guztia aurrera eramteko auzokideei deia egiten diegu laguntzeko. 
Goizean 8:30tan Easo plazan, muntatzeko.
Eguardian 14:00 Easo plazan, desmontatzeko.

Laguntzera eta jai giroaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu. 

Edozertetan laguntzeko prest bazaude idatzi: amarabaiae@gmail.com helbidera eta utzi zure datuak.

2013(e)ko abenduaren 18(a), asteazkena

Bidegorri berri bat egingo dute Easo plaza eta Anoeta lotzeko

San Sebastian egunaren ondoren hasiko dira lanak egiten eta apirilerako bukatzea espero dute. 150.000 euroko aurrekontua zehaztu dute.
Kilometro bateko luzera izango du Easoko tren geltokiaren eta Anoetako estadiotik gertu dagoen Aita Donostia plazaren arteko ibilbideak. Hala, Udalak txirrindularientzako bide seguru bat sortu nahi du, Antso Jakitunaren hiribideko eta Madrid hiribideko erdibitzaileari atxikita. Hortaz, bidegorria espaloietatik kanpo egingo dute, oinezkoekin arazorik ez sortzeko, Sahatsaren plazatik aurrera egiten duen Antso Jakitunaren hiribideko tartean, besteak beste.
Jon Albizu, Mugikortasun zinegotziak adierazi duenez, “luzera eta aurreikuspenen arabera izango duen erabiltzaile kopurua kontuan izanda, hiriko txirrindularientzako bide nagusietako bat izango da bidegorria, eta, gainera, lagungarria izango da bi hiribide nagusiak -Antso Jakitunaren hiribidea eta Madrid hiribidea- atseginagoak eta irisgarriagoak izan daitezen bizikletaz ibili nahi dutenentzat”.

Aldaketak ibilbidean

Ibilbideari jarraiki, Easotik hasi eta Anoetaraino, lehenik, ibilbidea zertxobait aldatu da Easo eta Errondo arteko bidegurutzean, oinezkoen eta txirrindularien artean arazorik egon ez dadin.
Antso Jakitunaren hiribideko ibilbidea erdibitzaileari atxikita joango da, Nafarroako hiribidean gertatzen den bezala. Horiek horrela, ibilgailu motordunentzako errail bat kenduko dute, eta kalearen bukaeran zortzi bat aparkaleku gutxiago egongo dira.
Pio XII.aren plazatik igarobide segurua izateko, bidegorriak erdiko biribilgunea inguratuko du, egungo autobus geltokitik gertuen dagoen aldetik, eta, horren ondorioz, tren geltokiko autobusen geralekua desagertu egingo da.
Txirrindularientzako bideak erdialdetik egingo du aurrera, eta, beraz, Madrid hiribidetik iritsita Karlos I.aren hiribidera sartzen den trafikorako errailetariko bat bidegorri bilakatuko da.
Madrid hiribidearen sarreran, erdibitzailearen parean, alde bat gordeko dute txirrindularientzako, semaforoaren zain egoteko. Osagai berria da hori hiriko bidegorrietan. Hiribidera iristean, bidegorria erdibitu egingo da, eta, horrenbestez, txirrindularientzako errail bat joango da erdibitzailearen alde banatan, motordun ibilgailuek duten zirkulazioko norabide beretik.
Bizikletaz ibiltzea errazagoa eta seguruagoa izan dadin txirrindularientzako sarbidea erraztuko dute Gregorio Ordoñez kaletik. Madrid hiribidearen bukaeran, txirrindularientzako tartea espaloian sartuko da, Aita Donostia plazako biribilgunera iritsi aurretik, Baleazaleen plazatik datorren ibilbidearekin lotzeko, puntu horretan hainbat bidegurutzetatik heltzen den trafikoa bateratzen baita, eta hori oztopo baita egun txirrindularientzako bide zatia biribilguneari atxikita joan dadin.
Bestalde, Amaran Morlans eta Antso Jakitunaren hiribidearen arteko lotura errazteko, 125 metro inguruko luzera izango duen bidegorri bat egingo dute.

Iturria: Irutxuloko hitza

2013(e)ko abenduaren 16(a), astelehena

EASO DA PLAZA

Aupa amaratarrak:
Aurten Santo Tomaseko Feria auzora zabaldu nahi dugu. Horretarako, egitarau egokia eratu dugu goizerako: haur-jolasak, artisautza, herri-kirolak, hainbat amaratarren produktuen azoka (barazkiak eta bestelakoak), trikitilariak,…. Eta nola ez, txistorra txingarretan errea, sagardoa eta ardo goxo-goxoa..
Bildutako diruarekin Donosti Berriko eta AmaraBaiko diru-kutxen egoera arindu nahi dugu.
Lehen urtea denez, ahal duzun neurrian zure laguntza eskain dezazun eskatzera ausartuko gara: produkturen bat (artisautza, barazkiak, gazta, oiloak, etab.) erakusgai edo salgai jarri nahi duenik ezagutzen baduzu, oso ondo etorriko litzaiguke, plazako giroa berotzeko.
Jendea behar dugu haur-jolasetarako, gauzak muntatzeko eta desmuntatzeko, parrilletarako, musikariak, edo eguneko edozein ikuskizun eskaintzeko. Txikiak ere animatu nahi ditugu postuak jartzera: pultserak, eskulanak, bigarren eskuko jostailuak, erabiltzen ez dituztenak birzkiklatu eta diru pixka bat eskura dezaten. Gustura hartuko dugu edozein ideia..
Azteazken honetan  geratu gara,  19,00etan Donosti Berrin.
Edonola ere, Easo plazan behar bezala jantzita ager zaitezen espero dugu, txingarretan erretako gure txistor goxoa jatera.


Aupa amaratarrak:
Este año queremos abrir la Feria de Santo Tomás al barrio. Para ello hemos diseñado un programa a lo largo de la mañana en que habrá juegos infantiles, artesanía, Herri kirolak, mercado de productos de diversos amaratarras (huertas y demás), trikitilaris,...etc. y como no. sagardo, txistorra a la brasa y ardo goxo-goxo.
El dinero se destinará a ayudar en la economía de Donosti Berri ( y de Amarabai.
Como es el primer año que nos atrevemos a ello te pedimos tu colaboración en la medida que puedas. Si sabes de alguien que quiera exponer o vender productos de artesanía, verduras, queso, gallinas, ...etc. pues nos vendrá muy bien para ambientar la plaza.
Nos hace falta gente para los juegos infantiles, montar y desmontar, las parrillas, músic@s o el que quiera montar cualquier espectáculo relativo al día. Así mismo animamos a los txikis a poner puestos de pulseras, eskulanas, o de juguetes de 2ª mano para reciclar lo que no usen y sacarse unas perras. Se aceptan ideas.
Hemos quedado para el  miércoles 18 a las  19 hioras en la Donosti-Berri.
En cualquier caso esperamos que aparezcas por la Plaza Easo vestido para la fecha y pruebes nuestra txistorra a la brasa.
AMARABAI--DONOSTI BERRI ELKARTEA

2013(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

AMARAKO SANTO TOMASAK 2013

Santotomas 2013 AMARA
Egitaraua


09:00 Postuen Muntaketa
10:00 Dultzaina giroa Easo Plazan
10:00 Haurrentzako HERRI KIROLAK ( Txingak, Saku Lasterketa, Sokatira , Koskol Txapelketa).
11:00 TRIKITILARIAK
11:30 Helduentzako HERRI KIROLAK (Txingak, Saku Lasterketa, Sokatira , Koskol Txapelketa).
12:OO ERROMERIA – AMARAKO TRIKITILARIAK
15:00 Plaza Giroa Amaiera


Egunena zehar – Amaratarren baserri produktoen erakusketa , Urdaiazpiko zozketa , sagardoa , ardoa eta Txorizoa Parrilan Barra barra.


Antolatzaileak:
AMARAKO AUZO ELKARTEA-AMARABAI eta DONOSTI BERRI ELKARTEA







Elkartasun azoka bihurtuko da Donostitruk larunbat honetan

Larunbatean, Donostitruk-Elkartasunean bigarren eskuko merkatu berezia egingo dute. Easo kaleko 43. zenbakian (suhiltzaileen egoitza ohian) izango da, 10:00etatik 14:00etara, eta irabazi asmorik gabeko elkarteak izango dira protagonista.
Donostitruk-Elkartasunean35 salmenta-postu egongo dira bigarren eskuko arropa, osagarriak, jostailuak, liburuak, etab. eskainiz. Oraingoan, gordailu salmenta zerbitzua berezia izango da, gainera: baserritar jantziei zuzendua. Edonork eraman ahal izango ditu baserritar jantzi edo osagarriak, azokan sal ditzaten. Nahikoa da larunbatean bertan, 09:00etatik 10:00ak bitarte, salgai jarri nahi dena gordailura eraman, zerrenda egin eta prezioa jartzea. 14:00etan merkatua amaituta, berriz, saldutakoaren etekina eta saldu gabekoa jasotzera itzuli beharko dute parte hartzaileek.
Hori bai, antolatzaileek postuan dituzten gauzak zaindu arren, zerbait faltako balitz, edo matxuratuko balitz, Donostitruk ez luke ardura bere gain hartuko.


Elkarte horien ekimen sektoreak oso anitzak dira: kooperazioa eta garapena, kultura, ingurumena, osasuna, hezkuntza, kirola, elikadura, giza eskubideak, animalien eskubideak…
Salmentan jarriko dituzten produktuen artean, honako hauek egongo dira: arropa, liburuak, musika, dekorazio artikuluak, umeentzako jostailu eta arropa. Bigarren eskuko objektu horietako asko, erakundeko bazkideen donazioak izango dira.
Bertan izango diren elkarteek haien ekimen eta proiektuen berri emango diete interesaturik dauden herritar guztiei. Horrez gain, animazio ekintza bereziak eskainiko dituzte batzuek, umeei zuzendutako jarduerak, batez ere.
Erabilitako produktuen salmentatik lortutako dirua, elkarteek garatzen dituzten ekintzak finantzatzeko izango da.

Hainbat helburu

Donostitruk, Donostiako Udal Gobernuko Ingurumen Departamenduak antolatzen duen bigarren eskuko merkatua da. Merkatuaren helburu nagusiak erabilitako objektuen berrerabilera indartzea, bigarren eskuko merkatuen duintasuna handitzea, kontsumo arduratsuagoa zein laguntzaileagoa bultzatzea, eta ahalik eta herritar gehienei esperientzia praktiko honetan parte hartzeko aukera eskaintzea dira.
Urtean zehar hiru merkatu berezi egiten dituzte: Inauteriak (otsailean), Bizikletak (ekainean) eta Elkartasuna (abenduan).

Iturria: Donostia Gaur

Auzo Elkarteen Bilgunea, Udalarekin harremana sendotzeko gune garrantzitsua

Auzo elkarteetako eta udaleko ordezkariek lanean jarraitzen dute bi aldetako komunikazioa eta harremana sustatzeko. Azken bileraren ondoren, auzo elkarteek ekimen positiboa dela nabarmendu dute berriro, bilgune hori udalarekin harremana sendotzeko gune garrantzitsu gisa ikusten baitute.
Astelehenean egin zuten azken bilera, abenduaren 9an. Bertan izan ziren bi aldeetako ordezkariak.
Auzo elkarte hauetako ordezkariak izan ziren bileran:
  • Aieteko Lantxabe.
  • Morlanseko Morlanstarrak.
  • Altzako Elkartasuna eta Herripe.
  • Amarako Amarabai.
  • Amara Berriko Amara Osinaga.
  • Antiguako Ondartegi.
  • Groseko Ondarpe.
  • Txomin-Eneako Lan Berri.
  • Loiolako Urumea Ibaia.
  • Martuteneko Sarroeta.
  • Parte Zaharreko Parte Zaharrean Bizi.
  • Zubietako Herri Batzarra.
Udaletik, berriz, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea; Axier Jaka Informazio, Partaidetza eta Ingurumen zinegotzia, eta Jon Albizu Gizarte Ongizate, Lankidetza eta Mugikortasun zinegotzia bertaratu ziren. Horrez gain, Partaidetza eta Mugikortasun ataleko teknikariek ere parte hartu zuten bileran.
Hainbat gai landu zituzten. Batetik, peatonalizazio arinen proiektua. Mugikortasun Sailak proiektua aurkeztu zuen, eta bere garapenerako zein partaidetza prozesu aurreikusten den jakinarazi.
Bestetik, diru laguntzen informazio praktikoaz jardun ziren. 2014ko deialdi berriaren daten, ikastaroen… eta elkarteei zuzendutako beste trebakuntzen berri eman zieten elkarteetako ordezkariei.
Horrez gain, auzo elkarteek Hiriko Gizarte Kontseiluan izan beharrezko ordezkaritzaz aritu ziren. Eta Donostiako Auzo Elkarteen Bilgunearen bileren gai ordenak sortzeko eredua ere izan zuten mintzagai.

Peatonalizazio arinak

Peatonalizazio arinen proiektuaren aurkezpenean, Jon Albizu Zinegotziak orain arte sortu diren oinezkoen gune desberdinak onura asko ekarri dituztela nabarmendu zuen. Aurrera begira, Udalak horretan sakontzeko apustua egiten duela aipatu zuen, baina peatonalizazio arinen bidez, hau da, obra handiegirik eskatzen ez duten moldaketak eginez eta, era berean, oinezkoentzako espazioak berreskuratzeko balio duten guneak sortuz. Hau egiteko, auzotarren ekarpen eta proposamenak ezinbestekoak direla adierazi zuen, eta prozesu honetan auzo elkarteen papera garrantzitsua dela gogorarazi.
Abenduaren bukaeran, S. Frantzisko kalean peatonalizazio arin bat ezarriko da, froga pilotu moduan. Horrela, auzotarrek eta beste guneetako elkarte eta herritarrek zuzenean ezagutu ahal izango dute eredu hori.

2014ari begira

Bilkuran 2014 urtean elkarteei zuzendutako diru laguntza eta trebakuntzak ere aztertu zituzten: 2013ko diru laguntzak zuritzeko epea irekia dago, eta 2014ko diru laguntzen oinarriak, urtarrilaren erdi aldera boletinean argitaratuko direla aurreikusten da.
2013an egin den moduan, 2014 urteari begira ere diru laguntzen kudeaketari buruzko trebakuntza saioak egingo dituzte. Izena emateko epea zabalik dago. Ikastaroaren ondoren, Internet bidezko kontsultak egiteko aukera egongo da. Horrez gain, partaidetza prozesuen gaineko ikastaroak ere errepikatuko dituzte, baina udazkenean.
Bestalde, auzo elkarteentzat beste hainbat ikastaro ematea ere aurreikusi dutela jakinarazi zuten: auzo elkarteek Internet bidezko komunikazioan sakontzeko eta baliabideak sortzeko ikastaroak, eta hiri berroneraketari buruzko saioak, esaterako.
Bilgunean azaldu zuten, bestalde, Hiriko Gizarte Kontseilua errebisio prozesu bat garatzen ari dela, eta landu den puntuetariko bat osaketarena izan dela: orain arte, Hiriko Gizarte Kontseiluan auzo elkarteetako 3 ordezkari zeuden eta 5era igotzea planteatuko zaio Kontseiluaren Bilkurari. Auzo elkarteko kideek egokia ikusten dute Kontseiluan partaidetza handitzea eta positiboa ikusten dute egiten den planteamendua.
Bilgunean tratatu beharreko gaien kasuan, orain arte egin diren bileretan Udalak egin du eguneko gaitegia, auzo elkarteentzat interesgarriak izan zitezkeen gaiak proposatuta. Baina 2014 urtetik aurrera auzo elkarteek beraiek Bilgunearen bilkuretan landuko diren gaiak proposatu ahal izatea positiboa dela planteatzen da: horretarako aplikazio informatiko erraz bat aurkeztuko du Auzoak eta Herritarren Partaidetza Sailak.

Parte hartzeko ohitura eta kultura falta

Donostiako Auzo Elkarteen Bilguneak 2011ean hasi zuen bere ibilbidea eta 8 bilkura egin ditu jada. Hala, Udala eta Auzo Elkarteen lan kolektiboan aritzeko espazioa egonkortzen ari da.
Auzo elkarteetako ordezkariek positiboki baloratzen dute ekimena. Hala ere, kezkarik nagusiena jendearen parte hartzean ikusten dute. “Ohitura eta kultura falta handia” dagoela aipatu dute, eta bideak jarri behar direla “ereduak aldatzen joateko”.

Iturria: Donostia Gaur

Fiesta de Santa Lucía en el hogar Gure Bizitza




La Asociación de Jubilados y Pensionistas Gure Bizitza, en calle Amara 19, celebra hoy la Fiesta de Santa Lucía. Se invita a los socios a una actuación de Cuentacuentos a las 17.00 horas en la 1ª planta y seguidamente se obsequiará con chocolate y bizcochos, que se servirán en el bar del propio Hogar. Los asistentes deberán llevar la tajeta de socio con el año en curso pagado.

Iturria: Diario Vasco