2014(e)ko maiatzaren 30(a), ostirala
2014(e)ko maiatzaren 28(a), asteazkena
Auzo kooperatiboak, Hirii Komuna.Ekonomia metropolitar berri baten alde.
Data: Maiatza 29
19:30.
19:30.
Lekua Museo San Telmo
Gaur egun krisia, krisi urbanoa da batez ere. Inbertsio
globaleko funtsek beren partizipazioak hiri-markan handitu nahi dituzten
bitartean, herritarrek prekarietatearen eta gizarte bazterketaren
esperientzia bizi dute. Nola sortu gizarte eta ekonomia orekatuko
hiriak? Nola sortu auzo kooperatiboak guztiontzako izango den hiri
baterako?
Ivan Miro soziologoa da, ekonomia kooperatiboan eta
hiriko politiketan aditua. La Ciutat Invisibleko bazkidea. Xarxa d
Economia Solidaria de Catalunya-ko kidea.
Donostia Udaleko Lankidetza Bulegoa/ Talaios Kooperatiba.
943481471
Amara - Morlans: Auzoak eta Herriak Donostia Indartzen / Los Barrios y Pueblos fortalecen Donostia
Donostiako Udalak antolatutako ?Auzoak eta Herriak Donostia Indartzen? ekimenaren baitan Amara eta Morlans-eri buruzko bigarren bilera irekia izango da herritarrek, modu kolektiboan proposamenak lehenesteko. Jorratuko diren gaiak honakoak dira: 1. Kultura+euskara+kirola 2. Hirigintza+ingurumena+ 3. Garapen ekonomikoa 4. Gizarte ongizatea+ Herri-babesa 5. Zeharkako gaiak (generoa, herri-partaidetza, gazteria, adinekoak, migrazioa) EGUNA : Maiatzak 29 ORDUA : 19:00 LEKUA : Amara Berri Eskola Publikoa (Morlans) |
Dentro del proceso ?Los
Barrios y Pueblos fortalecen Donostia?
organizado por el Ayuntamiento de Donostia /San Sebastián, se
celebrará la segunda reunión abierta a la ciudadanía para que las y los
vecinos puedan priorizar sus propuestas.
Los ámbitos a desarrollar serán los siguientes: 1.Cultura+euskera+deporte 2.Urbanismo+medio ambiente+movilidad 3. Desarrollo económico 4. Bienestar social+Protección Civil 5. Temas transversales (género, participación ciudadana, juventud, mayores, migración) DÍA : 29 de Mayo HORA : 19:00 LUGAR : Colegio Público Amara Berri (Morlans) |
Auzoak eta Herritarren Partaidetza / Barrios y Participación Ciudadana Donostiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián Ijentea 6 943.481356 udala_partaidetza@donostia.org www.donostia.org/partaidetza |
2014(e)ko maiatzaren 26(a), astelehena
Maiatzak 30 KULTUREN ARTEKO TOPAKETAK- EASO ENPARANTZA 30 de mayo ENCUENTROS INTERCULTURALES- PLAZA EASO
PROGRAMA
17:30 Haur eta gazteentzako tailerrak / Actividades infantiles y juveniles:
• Makillajea eta rasta hariak / maquillaje y rastas (Kaebnai elkartea)
• Graffitiak /Graffities (Bidez Bide)
• Afrikako Mapa /Mapa de Africa (Haurralde Fundazioa)
• Aurpegiak margotzen/ Pintura de cara (Haurralde Fundazioa)
18:30 Kultur ekintzak / Actuaciones culturales
• Nikaraguako Musika / Música de Nicaragua (Unidad de Nicaragüense en Euskadi)
• Dantza Latinoak / Baile latino (Esperanza Latina)
• Afrikako abesti eta dantzak / Canciones y bailes africanos (Afrikeuskadi)
• Latino eta euskal dantzak / Bailes Latinos y vascos (Asodeus)
21:00 Afari-merienda Donosti Berri elkartean / Merienda-cena en la Sdad. Donosti Berri
17:30 -21:00
Erakusketak / exposiciones:
• Sos Arrazakeria: FACE2FACE - Migratzaileen testigantzak /testimonios de personas
migrantes.
Dokumentazioa / documentación:
• Agifugi
• Bidez Bide
• Colectivo Bachué
• Decebal
Antolatzaileak Kolaboratzaileak:
Agifugi Donosti Berri elkartea
Afrikeukadi Esperanza Latina
Asodeus Haurralde
Bidez Bide Kaebnai
Amara Bai Colectivo Bachué Sos Arrazakeria
Decebal Un.Nicaragüense de Euskadi
17:30 Haur eta gazteentzako tailerrak / Actividades infantiles y juveniles:
• Makillajea eta rasta hariak / maquillaje y rastas (Kaebnai elkartea)
• Graffitiak /Graffities (Bidez Bide)
• Afrikako Mapa /Mapa de Africa (Haurralde Fundazioa)
• Aurpegiak margotzen/ Pintura de cara (Haurralde Fundazioa)
18:30 Kultur ekintzak / Actuaciones culturales
• Nikaraguako Musika / Música de Nicaragua (Unidad de Nicaragüense en Euskadi)
• Dantza Latinoak / Baile latino (Esperanza Latina)
• Afrikako abesti eta dantzak / Canciones y bailes africanos (Afrikeuskadi)
• Latino eta euskal dantzak / Bailes Latinos y vascos (Asodeus)
21:00 Afari-merienda Donosti Berri elkartean / Merienda-cena en la Sdad. Donosti Berri
17:30 -21:00
Erakusketak / exposiciones:
• Sos Arrazakeria: FACE2FACE - Migratzaileen testigantzak /testimonios de personas
migrantes.
Dokumentazioa / documentación:
• Agifugi
• Bidez Bide
• Colectivo Bachué
• Decebal
Antolatzaileak Kolaboratzaileak:
Agifugi Donosti Berri elkartea
Afrikeukadi Esperanza Latina
Asodeus Haurralde
Bidez Bide Kaebnai
Amara Bai Colectivo Bachué Sos Arrazakeria
Decebal Un.Nicaragüense de Euskadi
2014(e)ko maiatzaren 25(a), igandea
2014(e)ko maiatzaren 24(a), larunbata
Igandean autobus geltoki aldaketak egongo dira, Easo kalea itxiko baitute
Herri bazkaria egingo dute igandean Easo kalean, Olatu Talkaren
baitan. Dbuseko linea batzuek ibilbidea eta geltokiak aldatu beharko
dituzte, beraz, 9:00etatik 17:00etara, gutxi gorabehera.
Honako desbideratze hauek egingo dituzte:
- 21 Linea – Mutualitateak Anoeta, 26 Linea – Amara-Martutene, 28 Linea – Amara-Ospitaleak
- Erdialderantz: Antso Jakituna kaleko 11n, Easo plazan eta San
Martin kaleko 25ean dauden geltokiak kendu egingo dira. Autobusak Foruen
pasealekutik joango dira, eta Gernikako Arbolan eta Maria Kristina
zubian geldituko dira.
- Amara alderantz: Ohiko ibilbidea egingo dute.
- Amara alderantz: Ohiko ibilbidea egingo dute.
- 32 Linea – Puio Errondo
- Erdialderantz: Antso Jakituna kaleko 35ean eta 11n eta Easo plazan
dauden geltokiak kendu egingo dira. Antso Jakituna kalean dauden
geltokiak Errondo-Barkaiztegira eramango dira, eta Easo plazakoa,
berriz, San Bartolomera.
- Puio alderantz: Ohiko ibilbidea egingo du.
- Puio alderantz: Ohiko ibilbidea egingo du.
- 36 Linea – San Roke-Aldakoenea
- Aldakonea alderantz: San Roke kaleko 7an eta Easo plazan dauden
geltokiak zerbitzurik gabe geldituko dira, eta Easo kaleko 9ra eramango
dira.
- San Roke alderantz: Ohiko ibilbidea egingo du.
- San Roke alderantz: Ohiko ibilbidea egingo du.
- 37 Linea – Rodil-Zorroaga
- Rodil alderantz: Easo plaza eta Easo kalea 9.eko geltokiak
Gernikako Arbolan (17 linea) eta Askatasunaren hiribideko 21ean egingo
dira.
2014(e)ko maiatzaren 23(a), ostirala
EUSKARAREN ALDEKO KROSA AMARA BERRIN
Amara Berriko Jai Herrikoien batzordearen izenean idazten dizugu antolatu dugun euskararen aldeko krossaren berri emateko. Lasterketa ekainaren 7an, larunbata,
antolatu dugu. Zergatik? Guk jaiak urrian antolatzen ditugun arren,
oraintxe hasten direlako Donostiako auzoetako festak, eta festa
horietan, zerbait garrantzitsua bada, hizkuntzaren aldarria eta gozamena
direlako. Hori dela eta, gure aportaziotxoa egin nahiean, udaldi
hasieran aisialdia, aldarrikapena eta hizkuntza uztartuz ekimentxo bat
antolatzea pentsatu genuen. Horra hor, krossaren aurretiko nondik
norakoak!
Bestalde, krossa ilunzean antolatuko dugu; arratsaldeko 19:30etan prebostes
plazatik (Ikasbide kultur elkarteko plazatik) hasiko da lasterketa,
Amara Berrin zehar 6 km egin eta plaza berera itzuliko da. Parte
hartzaileek 5 euro ordaindu beharko dituzte web orri honetan http://www.herrikrossa.com/RealizarInscripcione.asp aurrez apuntatuz gero, bestela, 8 euro balioko du dortsalak plazan egunean bertan.
Esan bezala, "Euskara ahoan. Oinak auzoan. Euskara auzotik auzoarentzat" lemapean egingo dugun krossaren bultzatzaile nagusiak gu gara, nahiz eta auzoko euskara batzordearen izenean antolatu dugun.
Ekimen honen bitartez lortu nahi dugu euskararen aldarria auzo osora iristea. Horretarako, ordea, zure laguntza behar dugu. Beraz, animatu nahi zaitugu krossean korrika egitera edo egunean antolakuntzan laguntzera.
Korrika egitea aukeratuz gero, eskertuko genizuke ahal duzunean
apuntatzea, eta antolakuntzan laguntzea erabakiz gero, mezu honi
erantzutea.
Horretaz gain, laguntza handia litzateke, euskararen aldeko krossa zuen inguruan zehar zabalduko bazenute!
2014(e)ko maiatzaren 22(a), osteguna
ARTE EDERREN ERAIKINA KULTUR ONDARE IZENDATU DU EUSKO JAURLARITZAK
Arte Ederren antzoki ohiaren eraistea saihestuko lukeen babes maila
eman dio Eusko Jaurlaritzak aipatutako eraikinari. Hain zuzen
ere, Monumentu gisa kalifikatutako Kultur Ondare izendatu du, udal
gobernuak eskatu bezala. Izan ere, Bilduk hurrengo udalbatzarrean
eztabaidatuko duten erakunde adierazpen bat erregistratu zuen duela egun
gutxi, Eusko Jaurlaritzari Arte Ederren eraikinari babes maila handiena
emateko eskatuz, hots, Monumentu gisa kalifikatutako Kultur Ondarea.
Jaurlaritzako teknikariek 2013ko ekainean egin zuten txostenaren
arabera, Arte Ederren eraikinak Monumentu gisa kalifikatutako Kultur
Ondare izendatzeko espedientea hasteko baldintzak betetzen zituen.
Urtebete geroago, Jaurlaritzak izendapen hori berretsi du.
Udal gobernua pozik agertu da erabakiarekin, eta Jaurlaritzak
“zentzuz” jokatu duela adierazi du. Hori bai, babesa bermatuko lukeen
dekretua egin dezan eskatu dio, oposizioak otsaileko udalbatzarrean
adostutakoarekin antzokia “eraistea posible litzatekeelako”. Hain
justu, otsailean Udalbatzak Eraikitako Hiri Ondarea Babesteko Plan
Berezi berria onartu zuen. Onarpen horren ondorioz, Udalbatzak, udal
gobernuaren irizpidearen kontra –kanpoko fatxadak eraistearen kontra
azaldu baita– gaur egun Arte Ederren eraikinak duen C babes maila ematea
adostu zuen. Horrek eraikinaren berreraikitzea ahalbidetzen du eta,
ondorioz, bertan egin nahi duten hotelari bide ematen dio.
Egoera aldatu da orain, Jaurlaritzaren izendapenarekin. Gasteizko
Gobernutik aurreratutakoaren arabera, jaurlaaritzak elkarrizketa prozesu
bat abian jarriko du hiriko eragile publiko eta pribatuekin,
eraikinaren etorkizuneko babesa eta erabilera bermatzeko.
Iturria: Irutxuloko Hitza
2014(e)ko maiatzaren 21(a), asteazkena
Herritarrentzat jardunaldi irekia/ Jornada abiera a la ciudadanía
Herritarrentzat irekitako jardunaldia, 2014ko ekainaren 26ko Udalbatzaren gai zerrendan sartuko diren arau proiektuen berri ematekoa. Maiatzaren 26an informazioa emango dugu Udal Gobernuak sustatu eta 2014ko ekainaren 26ko ohiko Udalbatzari hasierako onarpena emateko aurkeztuko zaizkion arau proiektuei buruz. Nahi duten herritar guztiak joan ahal izango dira bilerara. Udalbatza Aretoan izango da, Alderdi Ederretik sartuta, 18:30ean. Arau proiektu hauek azalduko dira: 1.- Zibismoari buruzko udal Ordenantza aldatzea. Nora Galparsoro Hiri Azpiegituretako eta Zerbitzuetako zinegotzi ordezkariaren eskutik. 2.- Gizarte Kontseiluaren Araudia aldatzea. Axier Jaka Informazioko, Partaidetzako eta Ingurumeneko zinegotzi ordezkariaren eskutik. 3.- Bio-hondakinik ez Sortzeko Ordenantza. Axier Jaka, Ingurumeneko zinegotzi ordezkariaren eskutik. Gaiak azaldu eta gero, denbora tarte bat izango da gai bakoitzeko, galde-erantzunetarako. | Jornada abierta a la ciudadanía, para informar sobre los proyectos normativos que se incluirán en el orden del día del Pleno municipal del 26 de junio de 2014. El próximo día 26 de mayo se informará sobre los proyectos normativos que, promovidos por el Gobierno municipal, se elevarán para su aprobación inicial a la sesión ordinaria del Ayuntamiento Pleno a celebrar el día 26 de junio de 2014. La sesión abierta a toda la ciudadanía se celebrará a las 18.30 en el Salón de Plenos, entrada por Alderdi eder. Los proyectos normativos incluidos en el orden del día son los siguientes: 1.-Modificación de la Ordenanza Municipal sobre el Civismo. Nora Galparsoro, Concejala delegada de Infraestructuras y Servicios Urbanos 2.-Modificación del Reglamento del Consejo Social. Axier Jaka, Concejal delegado de Información y Participación Ciudadana 3.-Ordenanza sobre Prevención del Biorresiduo. Axier Jaka, Concejal delegado de Medio Ambiente. Tras la exposición habrá un tiempo por tema de preguntas y respuestas. |
2014(e)ko maiatzaren 20(a), asteartea
MUINOA, KOMENTUA ETA BAINUETXEA BABESTUKO DITU SAN BARTOLOMEKO HIRIGINTZA PROIEKTUAK
Udalaren Gobernu Batzordeak hasierako onespena emango dio ostiralean Plan Orokorraren San Bartolomeko aldaketari, muinoa, komentua eta bainuetxea babesten dituen hirigintza-eragiketa bideragarri bat ahalbidetuta.
Eragiketa hori blokeatuta zegoen 1991ko Plan Orokorra onartu zenetik.
Proiektu ugari prestatu dira, baina batek ere ez zuen inguruaren
ondarea babesten. Horregatik, muinoaren defendatzaileek Espainiako
Auzitegi Gorenera jo zuten eta horrek arrazoia eman zien.
Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek honela hitz
egin du gaiaz: “Urtetan geldirik egon den eragiketa desblokeatuta,
oinarria jartzen ari gara hirian ingurune berri bat sortzeko, eta horri
esker, espazio publiko bat berreskuratu ahalko da herritarrentzat,
bai eta ardatz berri bat eraiki ere. Ingurunea, gainera,
turismoarentzat ikono berri bat izango da. Eraldaketa handia ekarriko
dio Donostiari”.
Aldaketak
Plan Orokorra aldatzeko agiriak hobekuntza handiak dakarzkio San Bartolomeko inguruneari. Espazio publiko bat antolatuko da iparraldeko magalean eta San Bartolomeko goiko aldean, eta gainera, begiratoki handi bat izango du hirira irekia, baita haur-jolasen gune bat ere.
Goiko aldeko ingurunea antolatzeko orduan, erabilera publikoa
bultzatuko da, eta zirkulazioaren gaineko eraginak txikiagotuko;
halaber, erdiko kale bat ere sortuko da.
Bainuetxearen fatxada babestua Arroka plazara eramango da, babestearren, Eraikitako Hiri Ondarea Babesteko Plan Berezi berrian aurreikusita dagoen moduan.
Komentuaren iparraldeko hegalean hirugarren sektoreko zein ostalaritzako erabilerak
ezarriko dira. Era berean, hirugarren sektoreko erabilerak handitu
egingo dira; 18.175 m2 izatetik 30.969 m2 izatera igaroko dira.
Iparraldeko magalean ere aurreikusita dago erabilera horiek garatzea; sigi-sagako eskailera bat egingo da, eta aisialdirako gune gisa pentsatuta dauden hainbat eskailera-buru handiri bide emango die horrek.
Aurretik aurreikusitako bizitegi-garapenak sendotuko dira, orobat; hala, 516 etxebizitza eraikiko dira, baita bide-sarbide bat ere Larramendi kaletik, igotzeko soilik, jaitsiera Aldapeta maldatik egingo baita.
San Bartolome pertsona guztientzat izango da irisgarria. Sarbidea ahalbidetzeko, igogailu bat ipiniko da egun bainuetxea dagoen eremuaren aldamenean.
Ostatu emateak
Auzoko beharrak aintzat hartuz, etxebizitza edo lokal bat beharko zuten lagunen kopurua 174koa izango zela kalkulatu zen. 25 lagun ingururi Morlanseko etxebizitzetan eman zitzaien ostatu. Lokalei dagokienez, batzuek beste lokal baten ordez ordainsari bat jasotzea erabaki zuten. Gainerakoek, 135 inguruk, auzo berriko etxebizitzak eta lokalak jasoko dituzte.
Hirigintzako zinegotzi Ricardo Burutaranek eragiketa
“mugarri” jo du: “Espazio publikoa berreskuratzea dakar baita lortutako
emaitza bisualarekin egin ere. Aurrera egingo dugu oraindik plangintza
mailan San Bartolomeren eraldaketa ahalik eta lasterren errealitate
bihurtzeko”.
Iturria: Donostia Gaur
INFORMACION SOBRE EL CONTENEDOR MARRON EN AMARA
- 23 de mayo, 12:30, en la plaza Easo.
Casi 9.000 familias se han apuntado en la campaña para empezar a utilizar el nuevo sistema de recogida de la materia orgánica
El Ayuntamiento puso en marcha en marzo la campaña Hemen da Konposta! La primera parte de la campaña para dar la bienvenida al compost terminará en julio. Para entonces, el nuevo sistema estará implantado en toda la ciudad, y se espera que el 40 % de donostiarras comiencen a utilizarlo. Hasta ahora casi 9.000 familias se han apuntado (son 8.936 hoy).
Mientras, el Ayuntamiento sigue con la campaña para dar a conocer el nuevo sistema. A medida que vse a expandiendo el sistema de recogida, el Ayuntamiento está poniendo puntos de información para conocer los detalles sobre éste con la ayuda de monitores especializados. En total, se colocarán 80 puntos en toda la ciudad.
Esta semana, además, la concejal Nora Galparsoro también visitará dos puntos, para informar a los ciudadanos y las ciudadanas. Hoy, por ejemplo, ha estado en la plaza Hiru Damatxo de Aiete.
konposta
Éstas serán las dos próximas citas:
21 de mayo, 12:30, en la plaza del Cedro.
23 de mayo, 12:30, en la plaza Easo.
Por otra parte, este será el calendario de los puntos informativos, hasta finales de mayo:
Mirakruz-Bidebieta
20 de mayo. Plaza Juan XXIII (alrededor de la iglesia).
21 de mayo. Plaza del Cedro.
22 de mayo. Avenida Ategorrieta.
Amara
23 de mayo. Plaza Easo.
24 de mayo. Rotonda de Pio XII.
26 de mayo. Arcco.
27 de mayo. Sancho el Sabio 2.
28 de mayo. Plaza Ferrerias.
29 de mayo. Plaza Mercaderes.
Con mal tiempo, en la plaza Merkatari.
Casi 9.000 familias se han apuntado en la campaña para empezar a utilizar el nuevo sistema de recogida de la materia orgánica
El Ayuntamiento puso en marcha en marzo la campaña Hemen da Konposta! La primera parte de la campaña para dar la bienvenida al compost terminará en julio. Para entonces, el nuevo sistema estará implantado en toda la ciudad, y se espera que el 40 % de donostiarras comiencen a utilizarlo. Hasta ahora casi 9.000 familias se han apuntado (son 8.936 hoy).
Mientras, el Ayuntamiento sigue con la campaña para dar a conocer el nuevo sistema. A medida que vse a expandiendo el sistema de recogida, el Ayuntamiento está poniendo puntos de información para conocer los detalles sobre éste con la ayuda de monitores especializados. En total, se colocarán 80 puntos en toda la ciudad.
Esta semana, además, la concejal Nora Galparsoro también visitará dos puntos, para informar a los ciudadanos y las ciudadanas. Hoy, por ejemplo, ha estado en la plaza Hiru Damatxo de Aiete.
konposta
Éstas serán las dos próximas citas:
21 de mayo, 12:30, en la plaza del Cedro.
23 de mayo, 12:30, en la plaza Easo.
Por otra parte, este será el calendario de los puntos informativos, hasta finales de mayo:
Mirakruz-Bidebieta
20 de mayo. Plaza Juan XXIII (alrededor de la iglesia).
21 de mayo. Plaza del Cedro.
22 de mayo. Avenida Ategorrieta.
Amara
23 de mayo. Plaza Easo.
24 de mayo. Rotonda de Pio XII.
26 de mayo. Arcco.
27 de mayo. Sancho el Sabio 2.
28 de mayo. Plaza Ferrerias.
29 de mayo. Plaza Mercaderes.
Con mal tiempo, en la plaza Merkatari.
2014(e)ko maiatzaren 15(a), osteguna
Amarako Jai Batzordearen bilera irekia
Aupa auzokide,
Amarako Jaietarako hilabete gutxi batzuk geratzen diren honetan jaiak
antolatzera goaz!
Horretarako, egitarauaren osaketarekin hasiko gara ASTELEHEN HONETAN BERTAN. Zure
PARTEHARTZEA beharrezkoa dugu auzoak auzoarentzat egindako jaiak sortu nahi
ditugu eta.
EZ IZAN ZALANTZARIK, hurbildu zaitez Amarako Jai Batzordearen bilera
irekira.
Hitzordua: Maiatzaren 19an,
19:30etan, Donosti Berri elkartean.
Ezin izango bazina etorri, bidali gure helbide elektronikora zure
proposamena :
amarako.jaia.batzordea@gmail.com
2014(e)ko maiatzaren 14(a), asteazkena
Aniztasunaren Asteburua izango da 11 Kolore Fest
Danbor martxarekin batera egitarau zabala antolatu dute
maiatzaren azken astebururako EH 11 Kolorek, Gipuzkoako erregio etxeek,
Parte Zaharreko ostalariek, Donostiako Piratek, 2016 egitasmoak eta
Donostiako Udalak.
Aniztasunaren Asteburuan salgai izango dituzten pintxoak aurkeztu dituzte Parte Zaharreko ostalariek.(Argazkia: E. Zabala)
Donostia aukeratu du berriro ere Euskal Herria 11 Kolore
mugimenduak jaia eta aldarrikapena batzeko. Izan ere, aniztasuna
aldarrikatzeko iazko 11 Danbor Martxak izandako arrakasta dela eta,
aurten jaia errepikatzea erabaki dute. Oraingoan, ordea, jaia hiru
egunetakoa izango da, 11 Kolore Fest Aniztasunaren Asteburua
izenburupean. Hala, maiatzaren azken astebururako egitarau erakargarria
antolatu dute, Gipuzkoako erregio etxeen, Parte Zaharreko ostalarien,
2016 egitasmoaren, Donostiako Piraten eta Donostiako Udalaren parte
hartzearekin.
Euskal Herriko biztanleen jatorri aniztasunaren inguruan hausnartu
eta eztabaida sustatzeko asmoarekin jaio zen EH 11 Kolore. Hala,
aniztasun horrek euskal kulturari eta euskal gizarteari ekarriko dion
aberastasuna dute abiapuntu. Gizarte eragile nahiz erakunde ororen parte
hartzeari irekia dago jarduera eta maiatzeko azken asteburuan egingo
duten jaira gonbidatu dituzte herritar guztiak.
Danbor martxa izango da ekitaldi nagusia, iaz bezalaxe. Alderdi
Ederren danborrekin elkartuko dira maiatzaren 31n, eta txupina botako du
Javier Suarezek, Donostiako Errioxako Etxearen izenean. Hala,
Gipuzkoako erregio etxe zaharrenari omenaldi txiki bat egin nahi diote,
ehun urte bete berri baititu. Ondoren, Oreka TXak iaz propio sortutako Atanbora
kantua joko dute elkarrekin partaide guztiek. Donostiako Piraten
Burubeltz konpartsak animatuko du 11 Danbor Martxa, eta Erdialdeko
kalaeak zeharkatuko ditu. Alderdi Ederren bukatuko dute ibilbidea, eta
bertan, Lekeitioko Deabruen suzko ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo
da.
Igandean, berriz, Gipuzkoako Errejio Etxeen XXIX. Eguna izango da,
Kostituzio plazan. Jai horrek ere 11 Kolore Festekin bat egingo du.
Hala, gastronomia produktu anitzak dastatzeko aukera egongo da, jarriko
dituzte zortzi postuetan. Gainera, Errioxa, Gaztela, Andaluzia,
Extremadura, Aragoi eta Galiziako folklore taldeek desfilea egingo dute
Erdialdeko kaleetan barrena, eta ondoren, emanaldiak eskainiko dituzte
Konstituzio plazan.
Bestetik, Parte Zaharreko ostalariei esker, pintxo bereziak
dastatzeko aukera egongo da Aniztasunaren Asteburuan, 11 Pintxo 11
Zapore jarduerari esker. Hala, larunbatean eta igandean Parte Zaharreko
hamaika tabernetan beste herrialde batzuetako sukaldaritzan
oinarritutako pintxoak egongo dira salgai: Txuleta (Txile), A fuego
negro (Mexiko), Aitona (Galizia)…
11 KOLORE FEST, EGITARAUA:
Maiatzak 30, ostirala
- 17:30-21:00. Kultur ekitaldiak eta haurrentzako tailerrak, Easo plazan.
Maiatzak 31, larunbata
- Sardina Freskue haurrentzako ikuskizuna, Bulebarrean.
- 17:30. 11 Danbor Martxa, Alderdi Ederren.
- 20:30. Lasarte Orioako Semblante Andaluz eta Tik-Tara talde zarauztarraren musika eusko kubatarra.
Ekainak 1, igandea
- 10:00. Errejioetako folklore taldeen desfilea. Alderdi Ederretik Konstituzio plazara.
- 11:30-14:30 eta 18:00-21:00. Folklore taldeen emanaldiak, Konstituzio plazan.
- Egun osoan zehar, zortzi txosna jarriko dituzte, eta bertan erregio etxeetako gastronomia produktuak salgai egongo dira, Konstituzio plazan.
Salgai egongo diren pintxoak (Maiatzak 31 eta ekainak 1):
- TXULETA taberna. Enpanada txiletarra (Txile). Haragi xehetua, arraultza egosia, azeituna.
- A FUEGO NEGRO. Belarri eskabetxatua mole izoztuarekin (Mexiko). basatxerri belarria, porrua, azenarioa, laurel hostoa, gatza, eskabetxea, mole sorbetea.
- AITONA taberna. (Galizia). Olagarroa, piper gorria, piper berdea, tipula, arraultza, piperauts gozoa.
- ORMAZABAL taberna. (Katalunia). Piperra, alberjinia potxatua eta antxoa ogi txigortuaren gainean.
- HERRIA taberna. (Eskozia). Galeper arraultza eta garagi xehetua.
- BELFAST irish tavern. (Irlanda). Izokin keztatua, patara, pipermina, askotariko letxugak eta morroi piperra.
- REKALDE taberna. (Palestina). Letxuga, tomatea, alberjinia, falafela, jogurt saltsa eta menta.
- ZERUKO taberna. (Maroko). Kuskusa eta txipiroiak tintan.
- BORDABERRI. (Txina). Ahatea, lekak, wantuna, pontzu saltsa (soja eta zitrikoak), eta sagar purea.
- ORDIZIA taberna. (Kolonbia). Arto irin taloa lau gaztekin eta beste arto irina haragiarekin.
- EL QUINTO PINO. Eguberri (Errioxa). Arkume tripak errioxar erara prestaturiko patatekin.
Amara - Morlans: Auzoak eta Herriak Donostia Indartzen / Los Barrios y Pueblos fortalecen Donostia
Donostiako Udalak antolatutako Auzoak eta Herriak Donostia Indartzen ekimenaren baitan Amara eta Morlans-eri buruzko bilera irekiak izango dira herritarrek modu kolektiboan bizigune bakoitzeko diagnostikoa egin eta proposamenak lantzeko. EGUNA : Maiatzak 21 eta 29 ORDUA : 19:00 LEKUA : Amara Berri Eskola Publikoa (Morlans) |
Dentro del proceso Los Barrios y Pueblos fortalecen Donostia organizado por el Ayuntamiento de Donostia /San Sebastián, se celebrarán reuniones abiertas sobre Amara y sobre Morlans para que las y los vecinos puedan actualizar mediante el trabajo colectivo el diagnóstico de cada zona y hacer propuestas. DÍA : 21 y 29 de Mayo HORA : 19:00 LUGAR : Colegio Público Amara Berri (Morlans) |
Auzoak eta Herritarren Partaidetza / Barrios y Participación Ciudadana Donostiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián Ijentea 6 943.481356 udala_partaidetza@donostia.org www.donostia.org/partaidetza |
2014(e)ko maiatzaren 9(a), ostirala
ITXAS-GAINEKO AZKEN AUZOLAN BALORAZIOA ETA DEIALDI BERRIA
Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkizuegu aurreko
larunbatean eginzenuten lanagatik, asko aurreratu genuen
eta zegoen giroa ikusirik erabataserik geratu ginen.
Espero dugu zuek ere sentimendu bera izan zenutela!
Egiten dugun balorazioa izugarria da, eskerrik asko benetan!!!
MAIATZAK 10, LARUNBATAREKIN, AUZOLAN 11etatik aurrera
(Aldapeta, 62, Donostia)
Aurrekoan komentatu genuen bezala, larunbat honetarako ere auzolan bat antolatu dugu eta ondoren bazkari herrikoia antolatua dago (oraingo honetan, denek bertan gelditzeko aukera izango duzuela espero dugu), horretarako, 12etan beharrean 11tan hasiko gara, denbora gehiago izan dezagun. Aurreko asteko saioa, elkar ezagutzera bideratua zegoen, baita espazioa ezagutzera ere. Aste honetarako ordea, zehaztapen gehiago egin nahi genituzke eta horretarako espazioa kudeatuko duen asanblada bat sortzean ondo legoke, bide batez, esku artean dugun proiektuari forma emanez. Datorren larunbatean ikusiko gara!! Bitartea, ondo ibili!!!! Iturria: Donostialdeako okupazio bulegoa
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)